3kluba
Zinema Euskaraz
'Terra Willy', zinema aretoetan
EiTB.EUS
'Terra Willy' pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da zinema aretoetan apirilaren 26tik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da apirilaren 21ean Lekeition, HIRU3ko kideentzat.


Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Terra Willy pelikula euskaraz iritsiko da zinema aretoetara apirilaren 26an. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren pelikula izango da.
Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du, gurasoengandik urrun.
Buck biziraupen robota eta Flash estralurtarra lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu beharko du, mundu berri liluragarri honen sekretuak ezagutzen dituen bitartean.
Eric Tosti da filmaren zuzendaria.
Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat
HIRU3 komunitateko kideek beste inork baino lehen ikusi ahalko dute Terra Willy pelikula; izan ere, Lekeition, Ikusgarri zinema aretoan, eskainiko dute honen aurrestreinaldia, euskaraz, apirilaren 21ean.
Lortu aurrestreinaldira joateko sarrerak
Izan HIRU3 eta gozatu zinema euskaraz!