eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Agenda

Bizkaiko museoek umeei bideratutako agenda zabala eskainiko dute Aste Santuan

Bizkaiko museoetan umeentzako aukera zabala izango da Aste Santuan eta Pazko astean; tailerrak, hitzaldiak, biltzarrak eta bisita gidatuak, besteak beste.

  • Santimamiñe Museoa

    Santimamiñe Museoa

ARKEOLOGI MUSEOA (BILBO)

"Historian birziklatzen"

Aztarna arkeologikoen erabilerak ezagutu!

Tailer honetan, 6-12 urteko umeek gure kulturan antzinatik birziklatzen dela ikasiko dute. Umeek heldu batekin lagunduta parte hartuko dute.

Noiz: Apirilaren 21a eta 28a

Ordua: 11:30etik 13:00etara

Prezioa: Doan

Erreserbak: 94 404 09 90 edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus


LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA (BALMASEDA)

"Ezagutu gure zuhaitzak"

Gure parkeko zuhaitzak, bertakoak eta kanpokoak, enborrak, orriak, fruituak eta gainerakoak ezagutzen ikasiko dugu, aztertuz. Plazak mugatuta daude. Beraz, aurretiaz erreserbatu beharko da.

Noiz: Apirilaren 28a

Ordua: 12:00etan

Prezioa: 1 euro

Erreserbak: 94 680 07 78


EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO)

"Herri kirol Olinpiadak", "Dorretxeak", "Euskal Herriko armarriak" eta "Piratak eta Altxorrak"

Lau tailer hauetan, umeek euskal kultura eta historia ezagutu ahalko dituzte, euskaraz.

Noiz: Apirilaren 23a, 24a, 25a eta 26a

Ordua: 11:00etatik 13:00etara

Prezioa: 1 euro


"Ezagutu Alegria jauregiko botanika"

Apirilaren 18tik aurrera Euskal Herria Museora doazen bisitariak bertako lorategian zehar ibili ahalko dira, doan, bertan jasoko duten plano baten laguntzarekin. Lorategian seinale berriak daude, eta modu interaktiboan daiteke zuhaitzen berri, erantsita dituzten QR kodeei esker.

Erreserbak: 94 625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus


ARRANTZALEEN MUSEOA (BERMEO)

Itsasoari buruzko tailerrak (5-10 urteko umeentzat)

Noiz: Apirilaren 23a, 24a, 25a eta 26a

Ordua: 11:00etatik 13:00etara

Prezioa: 1 euro

Erreserbak: 94 688 11 71 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus


EL POBALEKO BURDINOLA (MUSKIZ)

"Gynkana esploratzailea"

Esploratzaile bat galdu da El Pobalen. Non dagoen argitzeko, familiako kideek gynkana moduko proba batzuk gainditu beharko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an

Ordua: 12:00etan

Prezioa: 1 euro



"Familiarteko taloa"

Familia tailer honetan, talo-orea egiteko eman beharreko pauso guztiak ikasteko aukera eskainiko dute. Parte-hartzaileek talo-orea prestatuko dute, eta, ondoren, plantxan egingo dugu, txistorrarekin edo Nocillarekin jateko.

Noiz: Apirilaren 25ean

Ordua: 10:00etatik 12:00etara

Prezioa: 1 euro


"Barbadungo zaintzaileak"

Familia osoak Barbadun ibaiaren eta ibaiertzaren egoera aztertuko dugu. Ur laginak hartuko ditugu, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Ibaialde programan parte hartuz, eta ibaiertzeko fauna eta flora ezagutuko ditugu.

Noiz: Apirilaren 26an.

Ordua: 12:00etan.

Prezioa: 1 euro.

Erreserbak: info@elpobal.com / 629 271 516.


TXAKOLINGUNEA (BAKIO)

'Udaberri' eta 'Sukaldari' tailerrak

Ongietorria emango diogu udaberriari, eta sukaldaritzan jaioak ote garen jakingo dugu. 4-12 urteko parte-hartzaileek itsasoaren, sukaldaritzaren eta beste gai dibertigarri eta jakingarri batzuen berri jasoko dute, eta horiekin lotutako trebetasunak landuko dituzte, euskaraz.

Noiz: Apirilaren 24an eta 25an

Ordua: 11:30etik 13:00etara

Prezioa: 1 euro

Erreserbak: 94 602 85 13 / txakolingunea@bizkaia.eus


SANTIMAMIÑE (KORTEZUBI)

'Historiaurreko animaliak'

Ohi bezala, Santimamiñen tailerra egingo da hileko azken igandean. Parte-hartzaileek kobazulo horren inguruan Paleolitoan bizi izan ziren animaliak ezagutu ahalko dituzte; gainera, animalia horien paperezko kopiak egin eta etxera eramango dituzte. Tailerrak 7-12 urteko umeentzat dira.

Noiz: Apirilaren 28a

Ordua: 11:30ean eta 13:00etan

Prezioa: Doan

Erreserbak: 94 465 16 57 / santimamine@bizkaia.eus


MUÑATONES GAZTELUA (MUSKIZ)

Muñatones gazteluan, Lope García de Salazarrek Bienandanzas e fortunas liburu ezaguna idatzi zuen dorrea bisita daiteke gidariarekin. Horrekin batera, El Pobaleko burdinola bisita daiteke, haren iloba Ochoa de Salazarrek eraiki zuen fabrika hidraulikoa.

Noiz: Apirilaren 19an eta 21ean

Ordua: 10:30ean eta 12:30ean

Prezioa: Doan

Erreserbak: info@elpobal.com / 629 271 516


REKALDE ARETOA (BILBO)

"Easter at Sala Rekalde"

Umeek gaur egungo jardun artistikoak ezagutu eta gozatu ahalko dituzte, eta, aldi berean, ingelesa landuko dute, dinamika eta ariketa plastikoen bitartez. Ingeles hutsean egingo da, eta 6-12 urteko umeentzat da.

Noiz: Apirilaren 16an eta 17an

Ordua: 12:00etatik 13:30era

Prezioa: Doan


"Pazko Astean tailerra"

Rekalde Aretoko erakusketak bisitatuko dira, eta parte-hartzaileek sorkuntza artistikoaren prozesua ezagutuko dute proiektu baten bidez.

Noiz: Apirilaren 23an, 24an eta 25ean

Ordua: 10:30etik 11:45era (3-6 urte), 12:00etatik 13:30era (7-11 urte)

Prezioa: Doan

Erreserbak: 94 406 85 32 / salarekalde@bizkaia.eus