eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

June Uberuagak irabazi du martxoan HIRU3ko kide berrien artean egindako zozketa

Hilero zozkatuko dugu HIRU3ko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Abantailak besterik ez ditu kide izateak. Animatu!

  • June Uberuaga, martxoko irabazlea

    June Uberuaga, martxoko irabazlea

Martxoan bazkide egin direnen artean, HIRU3ko opari sorta zozkatu dugu, eta June Uberuaga izan da irabazlea. Gure kamiseta, Yokoren panpina, prismatikoak, Ene Kantaken ‘Satorjator’ DVDa eta beste hainbat opari jaso ditu Junek. Zorionak!

Halaber, hilero egingo dugu HIRU3ko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, apirilean HIRU3ko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan sartzeko aukera, HIRU3 klubera kide berri bat ekarrita. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian betetzerakoan, haren kide zenbakia sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako eta PortAventurarako sarrera bat doan, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zorionduko zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera…

Animatu! Egin zaitez HIRU3ko kide!