eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Erreportajea

La Encartada Fabrika-Museoa, euskal ehungintzaren adierazgarri nagusia

EiTB.EUS

La Encartada Fabrika-Museoak ehun urtetik gora ditu, eta, 1892. urtean sortu zutenetik 1992. urtean itxi zuten arte, puntuzko produktuak egin zituzten bertan artilea erabiliz.

  • La Encartada Fabrika-Museoa

    La Encartada Fabrika-Museoa

La Encartada Fabrika-Museoa ehungintzako fabrika zahar bat da, gaur egun museoa dena. Aukera ematen du sortu zen garaiko (1892) eraikinak, makinak eta giroa gorde dituen eremu batera sartzeko. Museorako bisita beti izaten da gidatua, eta, gutxienez ere, ordubete behar da museoa ikusteko.

Museoa, bestalde, Balmasedatik 2 kilometrora dago, Burgoserako errepidean, Cadagua ibaiaren ondoko finka bikain batean. Parke bat du, eta umeentzako jolastokia eta iturria daude bertan.

Eskola-ume eta haurrentzako jarduerak

Museoan, hainbat jarduera eta tailer pedagogiko egiten dira urtean zehar eskola-ume, aisialdi-talde eta udalekuetako haurrentzat. Iraupena eta edukiak adin-tarteetara egokitzen diren bisitak edukitzeaz gainera, ingurumen-hezkuntzako tailerrak ("Ezagutu gure zuhaitzak" eta "Birziklatu eta Landatu"), didaktikoak ("La Encartada Fabrika" eta "Industria Iraultza") edo ludiko-hezigarriak ("Eraman oroigarri bat" eta "Jolastu eta osatu esaldia") ere egiten dira.

Planak umeekin

-Igandeetan, 12:00etan, tailerrak eta jarduerak programatzen dira familian egiteko, helduek eta umeek batera. Museoaren zabalkunde-bideen bitartez eskaintzen dira (weba, newsletter-a, Facebook, prentsa…); leku kopurua mugatuta dago. Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea.

-Eskatuz gero, museoaren barruan badago jolastoki bat, helduek bisita egiten duten bitartean ume txikiak utzi ahal izateko (aurretik erreserbatu behar da. Kontaktua: 946800778 / laencartada@bizkaia.eus)


HIRU3ren eskutik, Bizkaiko Museoak ezagutuko ditugu, Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta.