eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Izaro Unanue izan da apirileko kide berrien artean egindako zozketaren irabazlea

Hilero zozkatuko dugu HIRU3ko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Dagoeneko bazkide direnek ere zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarriz.

  • Izaro, apirileko irabazlea, HIRU3ko opari sortarekin

    Izaro, apirileko irabazlea, HIRU3ko opari sortarekin

Apirilean bazkide egin direnen artean, HIRU3ko opari sorta zozkatu dugu, eta Izaro Unanue izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diska, Yokoren panpina, itsulapikoa, taza eta beste hainbat opari jaso ditu Izarok. Zorionak!

Halaber, hilero egingo dugu HIRU3ko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, maiatzean zehar HIRU3ko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek zozketan parte hartzeko aukera

Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, HIRU3 klubera kide berri bat ekarrita. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian betetzerakoan, haren kide zenbakia sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako eta PortAventurarako sarrera bat doan, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zorionduko zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera…

Animatu! Egin zaitez HIRU3ko kide!