eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

2. gunean

HIRU3 gunea Lekeitioko Ibilaldian egongo da

Gorritxorekin argazkiak atera, txapa tailerrean parte hartu eta '3TXULO', Ene Kantak eta 'Go!azen'eko bideoklipez gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek, besteak beste.

  • Gorritxo

    Gorritxo

Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldia jaia igande honetan, maiatzaren 19an, ospatuko da Lekeition. Hainbat ekitaldi antolatu dira bertan gaztetxoenei zuzenduta, tartean, HIRU3 gunea. Hain zuzen, herriko Talan kokatutako ‘RA’ izeneko 2. gunean bilduko dira haurrentzako jarduerak, eta hantxe egongo da HIRU3 gunea.

Gorritxo galtzagorri maitatuak ez du Ibilaldia galduko. Bertan izango da umeak agurtzen, eta berarekin argazkia ateratzeko aukera edukiko dute bertara hurbiltzen direnek. Gainera, '3TXULO' saioko pertsonaien eta ETB3ko marrazki bizidunen irudiekin txapak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera egongo da.

Musikarik ere ez da faltako HIRU3 gunean! '3TXULO', Ene Kantak eta 'Go!azen' telesaileko bideoklipak etengabe ikusi eta entzun ahal izango dira HIRU3 gunean egongo den eszenatokiko pantailan.

Hori guztiaz gain, EiTBren HIRU3 ume eta gaztetxoentzako klubeko kide egin ahalko dira haurrak bertan. Bazkide egiten diren guztien artean, opariak zozkatuko dira egun osoan zehar. Bazkide egin eta handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza bazkide zenbakiarekin. Abantailak baino ez dituzte HIRU3ko bazkide izateagatik. Tartean, leku ezberdinetara eta PortAventura parkera doan joateko sarrerak.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Ibilaldia jaian ateratako argazkiak HIRU3ren webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen aldeko jaien zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

‘Haratzago’ lelopean, Lekeitioko Azkue Ikastolarekin bat egingo du aurtengo Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak eta ospakizunak.