eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Agenda

Bizkaiko museoek umeei bideratutako agenda zabala eskainiko dute maiatzean

EiTB.EUS

Bizkaiko museoetan umeentzako aukera zabala izango da maiatzaren amaieran; tailerrak, hitzaldiak eta bisita gidatuak, besteak beste.

  • Arkeologi Museoa

    Arkeologi Museoa

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

Familientzako tailerra: "Piztien artean"

Orain dela 20.000 urte baino gehiago Euskal Herrian gizakiekin batera bizi izan ziren animaliak ezagutu eta bizi izan ziren ekosistemak osatu itzazu.

Data: Maiatzaren 26a

Ordua: 11:30etik 13:00etara

Adina: 6-12 urte bitarteko umeentzat.

Prezioa: Umeentzako doan (helduak 3,5 €)

Izen ematea: 94 404 0990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus



SANTIMAMIÑE (Kortezubi)

Umeentzako tailerra: "Santimamiñeren diorama"

Maketa baten bidez, Santimamiñeko kobazuloa, bere formazioa eta Paleolitoko klima ezagutuko ditugu. Gure arbasoek espazioa nola aprobetxatzen zuten ere ikasiko dugu. Non jarriko dugu margoen gela?

Adina: 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.

Data: Maiatzaren 26a

Ordua: 11:30etik eta 13:00etara

Prezioa: Doan

Izena emateko: 944651657 / santimamine@bizkaia.eus



LA ENCARTADA (Balmaseda)

Familientzako tailerra: "Ezagutu gure zuhaitzak"

La Encartada fabrika-museo inguruan dauden zuhaitz mota ezberdinak ezagutzera etor zaitez.

Data: Maiatzaren 26a

Ordua: 12:00etan

Prezioa: 1 €

Adina: 5 urtetik aurrera

Beharrezkoa da erreserba: 946 800 778 / laencartada@bizkaia.eus


ONDARE ARETOA (Bilbo)

Familia tailerra: "Mundutik Bilbora, bakailaoa bizkaitar erara"

El Amparo jatetxeko errezeta ospetsuenetariko bat aztertuz elikagaien historia ezagutuko dugu. Denboran eta geografian zehar bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu.

Data: Maiatzaren 25a

Ordua: 11:00etatik 12:00etara

Adina: 4-12 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela.

Prezioa: Doan

Beharrezkoa da erreserba. 94 406 77 37 / ondare.aretoa@bizkaia.eus

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea