3kluba
Zinema Euskaraz
'Mr. Link: jatorri galdua', zinema aretoetan
EiTB.EUS
'Mr. Link: jatorri galdua' pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da zinema aretoetan ekainaren 7tik aurrera. Ekainaren 2an, aurrestreinaldia egin zen Bilbon, HIRU3ko kideentzat.


Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Mr. Link: jatorri galdua pelikula euskaraz iritsiko da zinema aretoetara ekainaren 7an. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den zazpigarren pelikula izango da.
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai. Izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako Yeti lehengusua aurkitzeko asmoz.
Horretarako, Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dute helmugara iristeko.
Chris Butler da pelikularen zuzendaria.
Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat
HIRU3 komunitateko kideek beste inork baino lehen ikusi dute Mr. Link: jatorri galdua pelikula; izan ere, Bilbon, GOLEM Alhondiga zineman, pelikula horren aurrestreinaldira joateko aukera izan zuten, ekainaren 2an.
Izan HIRU3 eta gozatu zinema euskaraz!