eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2019/06/11

10:00

3kluba

ZOZKETA

Ander Fernandez izan da maiatzeko kide berrien artean egindako zozketaren irabazlea

Hilero zozkatuko dugu HIRU3ko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Dagoeneko bazkide direnek ere zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarrita.

  • Ander Fernandez, maiatzeko zozketaren irabazlea, bere arreba Iraiarekin

    Ander Fernandez, maiatzeko zozketaren irabazlea, bere arreba Iraiarekin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maiatzean bazkide egin direnen artean, HIRU3ko opari sorta zozkatu dugu, eta Ander Fernandez izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diskoa, Yokoren panpina, itsulapikoa, taza eta beste hainbat opari jasoko ditu Anderrek. Zorionak!

Halaber, hilero egingo dugu HIRU3ko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, ekainean zehar HIRU3ko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek zozketan parte hartzeko aukera

Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, HIRU3 klubera kide berri bat ekarrita. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian betetzerakoan, haren kide zenbakia sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako eta PortAventurarako sarrera bat doan, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zorionduko zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera…

Animatu! Egin zaitez HIRU3ko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Zozketak