eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

AGENDA

Bizkaiko museoek umeei bideratutako agenda zabala eskainiko dute ekainean

EiTB.EUS

Bizkaiko museoetan umeentzako aukera zabala izango da ekainean zehar; tailerrak, bisita gidatuak eta Erdi Aroko birsortze historikoa, besteak beste.

  • Zaharberritze tailerra Santimamiñen

    Zaharberritze tailerra Santimamiñen

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

Familientzako tailerra: "Bilbo ezagutzen"

Erdi Aroko Bilbon zehar ibilbidea eginez, partaideek arkeologi indusketak izan dituzten orube eta eraikinak ezagutuko dituzte. Nolanahi ere, horiek hiribilduaren iragana antzemateko egin dira. Gero, museoan planoaren gainean eurentzat puntu interesgarrienak kokatuko dituzte.

Eguna: Ekainaren 9a, 16a, 23a eta 30a.

Ordua / hizkuntza: 11:30etik 13:00era, euskaraz eta gaztelaniaz.

Adina: 6-12 urteko umeentzat, gurasoekin batera.

Prezioa: Umeentzat doan (helduek 3,5 €).

Izen-ematea: 94 404 0990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus


LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA (Balmaseda)

Familientzako tailerra: "Familian gozatu"

Familia artean (umeak eta helduak) gozatuz ikasteko ekimenak dira, 40 eta 60 minutu inguruko iraupena daukate.

Eguna: Ekainaren 9a, 16a, 23a eta 30a.

Ordua: 12:00etan.

Adina: 4 urtetik aurrera.

Prezioa: 1-3 €.

Izen-ematea: 94 680 0778 / laencartada@bizkaia.eus


Ikasturte amaierako irtenaldi eta udalekuentzako tailerra: "Bizi ezazu uda dibertigarri bat"

Zazpi ekintza hezitzaile eta dibertigarri aukeratzeko.

Eguna: Ekainaren 25etik abuztuaren 9ra bitartean (lanegunetan soilik)

Ordua: Zehazteko.

Adina: 6-12 urteko umeak.

Prezioa: 1 €.

Izen-ematea: 94 680 0778 / laencartada@bizkaia.eus


EL POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)

XV. urteurrena: "El Pobal burdinolaren XV. urteurrena"

El Pobal burdinolaren XV. urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza izango dira ekainaren 15ean eta 16an:

- Ekainak 15: Bisita gidatuak goiz eta arratsaldez. Bisita bereziak mailuaren erakustaldiarekin 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. “Txoripan” dastaketa 12:00etan eta 13:00etan.

- Ekainak 16: Bisita gidatuak goizean.

Adina: Adin guztietako pertsonentzat.

Prezioa: Doan.

Izen-ematea: 629271516 / info@elpobal.com edo elpobal@bizkaia.eus


EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo)

Umeentzako udako tailerrak

Euskal Herriko historia eta kultura ezagutzeko aukera ezin hobea izango dute etxeko txikiek jolas eta ekintza plastikoak eginez Gernikako Alegria Jauregiko lorategian.

Eguna: Ekainaren 25etik 28ra.

Ordua: 11:00etatik 13:00etara.

Adina: 5-10 urtekoentzat.

Prezioa: 1 € (egun bakoitza).

Izen-ematea: 94 625 5451 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus


SANTIMAMIÑE (Kortezubi)

Umeentzako tailerra: "Zaharberritze tailerra"

“Azken domeka” programaren barruan, “Zaharberritze tailerra” egingo da; bertan, teknikoen lana egingo da, eta aurkitutako aztarnekin objektu ezberdinak zaharberrituko dira.

Eguna: Ekainaren 30ean.

Ordua: Bi txanda daude: 11:30ean eta 13:00etan.

Adina: 7-12 urtekoentzat.

Prezioa: Doan.

Izen-ematea: 94 465 1657 edo 94 465 1660 / santimamine@bizkaia.eus (beharrezkoa da izena ematea).