eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

1. gunean

Ene Kantak taldea HIRU3 gunean izango da Araba Euskarazen, igandean

HIRU3k bere lekua izango du Araba Euskaraz jaian, Gasteizen, 1. gunean, Ikastolan. Txapak egin eta Gorritxorekin argazkiak ateratzeko aukera ere egongo da egun osoan zehar.

  • Gorritxo Euskal Eskola Publikoaren jaiko HIRU3 gunean

    Gorritxo Euskal Eskola Publikoaren jaiko HIRU3 gunean

Araba Euskaraz ospatuko da igandean, ekainaren 16an, Gasteizen eta HIRU3 gunea izango da eta hainbat ekitaldi izango dira bertan gaztetxoenei zuzenduta. Hain zuzen ere, lehen gunean bilduko dira haurrentzako jarduerak, Ikastolan.

Hantxe izango da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen, eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertara joaten direnek. Gainera, '3TXULO' saioko pertsonaien eta ETB3ko marrazki bizidunen irudiekin txapak egiteko tailerra ere egongo.

Bisitarik preziatuena, baina, 13:00ean iritsiko da. Ene Kantakek emanaldia eskainiko du HIRU3 gunean. Ondoren, umeek Ene Kantakeko kideekin argazkiak eta sinadurak eskatzeko aukera izango dute.

Musika ere ez da faltako HIRU3 gunean! Agertoki bat egongo da egun osoan zehar, eta '3TXULO'ko, 'Ene Kantak'en eta 'Go!azen' telesaileko abestiak ikusi eta entzuteko aukera izango dute bertako pantailan, eta, nola ez, baita abestu eta dantzatzeko ere.

Aurreko guztiaz gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahal izango dira bertan. Egunean zehar bazkide egiten direnen artean, opariak zozkatuko dira. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza bazkide zenbakiarekin, eta hainbat abantaila izango dituzte Hiru3ko bazkide izateagatik.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Araba Euskarazen ateratako argazkiak HIRU3ren webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, aurreko urteetan bezala, EiTBk euskararen aldeko jaiaren zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

‘Gertu’ lelopean ospatuko dute Araba Euskaraz aurten, Gasteizen. Jaialdiaren helburua gertu egotea da. Logoak mezu berdina transmititzen du; karratu baten barruan dauden bi geziren bitartez irudikatu dute ideia hori.

Araba Euskarazen bildutako dirua beka-sistema bat sortzeko erabiliko dute Armentia Ikastolan, Gasteizko familia guztiek, euren egoera ekonomikoa edozein izanda ere, seme-alabak bertan matrikulatzeko aukera izan dezaten. Beka-sistema sortzeaz gain, hezkuntza proiektua garatzeko eta kirol instalazioak hobetzeko erabiliko dute egun horretan batutako dirua.