eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Elkano, lehen mundu bira', zinema aretoetan

EiTB.EUS

'Elkano, lehen mundu bira' euskaraz ikusteko aukera izango da zinema aretoetan uztailaren 5etik aurrera. Aurretik, Donostiako aurrestreinaldirako 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu kideen artean.

0:59
Elkano, lehen mundu bira

Elkano, lehen mundu bira animaziozko filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara uztailaren 5ean, Dibulitoon Studio ekoiztetxearen eskutik.

Elkano, lehen mundu bira familiei zuzendutako animaziozko film luzea da, eta 1519an Sevillan hasi eta hiru urtera toki berean amaitu zen bidaia du oinarrian. 240 gizon irten ziren Sevillatik, bost itsasontzitan, eta bakarra itzuli zen, Juan Sebastian Elkano euskal herritarra.

Film honen gidoia Jose Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak egin dute, Joseba Beristain da soinu bandaren egilea, Fernando Velazquezek Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia zuzendu ditu grabazioan, eta Enrike Solinis antzinako musikan eta gitarran adituak ere hartu du parte bertan.

Halaber, La Oreja de Van Gogh taldeak Haizeaz fidatu kantua konposatu du ETBren parte hartzea duen film honetarako.

Angel Alonsok zuzendu du.

Aurrestreinaldirako sarrerak eta zozketak, HIRU3ko kideentzat

Pelikula honen estreinaldia dela eta, bi zozketa jarriko ditu martxan HIRU3k. Lehen zozketan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, ekainaren 29an, egingo den aurrestreinaldirako 10 sarrera bikoitz eta 10 kamiseta (sarreren irabazleentzako kamiseta bana) zozkatuko ditugu bazkideen artean.

Lortu aurrestreinaldira joateko sarrerak eta kamiseta.

Bigarren zozketan, aldiz, filmaren 10 kamiseta eta 10 ipuin zozkatuko ditugu HIRU3ko kideen artean (saridun bakoitzak bi opariak jasoko ditu).

Lortu "Elkano, lehen mundu bira' filmaren kamiseta eta ipuina.

Izan HIRU3 eta gozatu zinema euskaraz!