eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3

Bidal itzazu udako oporretako argazkiak!

EiTB

Uda garaiko zuen argazkirik onenak, dibertigarrienak, politenak ikusi nahi ditugu. Igo udako zure argazkia, eta Hiru3ko opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara.

  • Bidali udako oporretako argazkiak

    Bidali udako oporretako argazkiak

Uda hemen dago, eta oporrez gozatzen hasteko garaia da! Urtero legez, Hiru3 komunitatetik uda garaiko zuen argazkirik onenak, dibertigarrienak, politenak ikusi nahi ditugu. Horregatik, Hiru3ko kide bazara, jaso itzazu zure argazkiak gure webgunera. Parte hartzen duzuen guztien artean HIRU3ko opari sorta bat zozkatuko dugu!

Argazkiak igotzeko, argazkiak orrira jo behar duzue, eta han izango duzue udako oporretako argazkiak igotzeko aukera, abuztuaren 31ra arte.

Gogoratu Hiru3 komunitateko kideek bakarrik parte hartu ahal dutela. Beraz, oraindik ez bazara, kide egin orrian sartu, eta egin bazkide.

Hiru3ko opari sorta

Jasotako argazkiak Hiru3ko webgunean zein ETB3n izango dira ikusgai. Hiru3ko opari sorta zozkatuko dugu parte hartzen duzuen guztion artean.

Zuen argazkien zain gaude!