eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Udako programazioa

Gozatu udako programazio bereziaz, ETB3n

EiTB

'Globo etxaldea' marrazki bizidun berriak, 'Go!azen' telesaila, '3txulo' eta '3zpa4' saioak, film luzeak, 'Musua' ikuskizuna, '3 Ene Kantak' saioko lehen bideoklipa eta abar izango dira ETB3n.

0:29
Udako programazioa

Udako oporren hasierarekin batera, ETB3k marrazki bizidun berriak eskainiko ditu. 'Globo etxaldea' eta 'Munki eta Trunk' marrazkien estreinaldia, 'Spirit zaldi askea' eta 'Pingu hirian' marrazkien atal berriak izango dira haurrentzako udako programazioaren berrikuntza nabarmenenak. Horrez gain, 'Go!azen' telesaila (astelehenetik ostiralera) eta 'Merlí' (larunbatean) izango dira ikusgai. Halaber, '3txulo' eta '3zpa4' saioak astelehenetik igandera eskainiko dira, 09:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren. Bestalde, asteburuetan, film luzeak izango dira ikusgai, 15:30ean.

Marrazki bizidun berriak

Uztailaren 8tik aurrera, 'Globo etxaldea' eta 'Munki eta Trunk' marrazki bizidun berriak eskainiko ditu ETB3k egunero. Bestalde, 'Spirit zaldi askea' marrazkien atal berriak egongo dira ikusgai hirugarren kanalean uztailaren 1etik aurrera, eta 'Pingu hirian' marrazkien atal berriak, berriz, ekainaren 24tik aurrera.

Horrez gain, marrazki bizidun hauek izango dira ikusgai egunean zehar: 'Fantasia patruila', 'Zuhaitz etxeko istorioak', 'Lakebottom kanpamentua', 'Yoko', 'Home', 'Doraemon', 'Bagel eta Becky', 'Rocket Monkeys', 'Pin kodea', 'Avatar' eta abar.

Marrazki bizidun berriak zein ordutan eskainiko diren jakiteko, ETB3ko programazioa ikusi.

'Go!azen' eta 'Merlí'

Astelehenetik ostiralera, 'Go!azen' telesail arrakastatsua eskainiko du ETB3k egunero, 15:30etik aurrera. Basakabi udalekua ardatz hartuta, bertako ikasleen istorioak ekarriko ditu telesailak abesti eta dantza artean. Larunbat eta igandeetan, ordea, film luzeak izango dira ikusgai ordu berean, 15:30ean.

Bestalde, 'Merlí' telesaila eskainiko du ETB3k larunbatean. TV3 kate katalanak ekoitzitako telesailak Merli Filosofia irakaslea du protagonista, eta ikasleak askatasunez pentsatzera bultzatuko ditu, nerabeen adineko arazo tipikoei ezohiko bideetatik aurre eginez.

'3txulo' eta '3zpa4' saioak

Ekainaren 24tik aurrera, gainera, '3txulo' eta '3zpa4' saioak izango dira. '3txulo' saioa, 09:30ean, izango da ikusgai, astelehenetik igandera. 2ttor, 4ra eta Xbel protagonisten abenturak eta elkarbizitzako gorabeherak ardatz dituen tartea da '3txulo'.

Horrez gain, '3zpa4' iluntzean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera. Ikus-entzuleek egunero jarraituko dituzte Jon, Maider, Amets eta Izaro lagunek musika talde bat sortzeko bidean izango dituzten zalantza eta arazoak.

'Musua' ikuskizuna

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Musua' ikuskizuna eskainiko da, ETBko hirugarren kanalean, uztailean.

'3 Ene kantak'

Datorren ikasturtean, Ene Kantak taldeak saioa izango du egunero ETB3n. Bada, saioko lehen bideoklipa uda hasieran izango dugu ikusgai ETB3n zein HIRU3ko euskarrietan.

Aplikazioan eta webgunean ikusgai, noiznahi

Gogoratu HIRU3 aplikazioan eta webgunean ere badirela ETB3ko marrazki bizidunak, mugikorrean zein tabletean ikusteko. Badakizu, marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 aplikazioa da zure aukera!