3kluba
ZOZKETA
Lur Mendiguren izan da ekaineko kide berrien artean egindako zozketaren irabazlea
EiTB.EUS
Hilero zozkatuko dugu HIRU3ko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Dagoeneko bazkide direnek ere zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarrita.
-
Hiru3ko opari sorta
Ekainean bazkide egin direnen artean, HIRU3ko opari sorta zozkatu dugu, eta Lur Mendiguren izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diskoa, Yokoren panpina, itsulapikoa eta beste hainbat opari jasoko ditu Lurrek. Zorionak!
Halaber, hilero egingo dugu HIRU3ko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, uztailean zehar HIRU3ko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.
Bazkide direnek zozketan parte hartzeko aukera
Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, HIRU3 klubera kide berri bat ekarrita. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian betetzerakoan, bere kide zenbakia sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.
Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako eta PortAventurarako sarrera bat doan, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera…
Animatu! Egin zaitez HIRU3ko kide!