eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Playmobil', zinema aretoetan

EiTB.EUS

'Playmobil' pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da zinema aretoetan abuztuaren 30etik aurrera.

2:30
'Playmobil'

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Playmobil pelikula euskaraz iritsiko da zinema aretoetara abuztuaren 30ean. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bederatzigarren pelikula izango da.

Marla abentura epiko batean murgilduko da bere anaia txikia Charlie aurkitzeko. Charlie, ordea, errealitatetik desagertu eta Playmobilen mundu magikoan sartu da. Horregatik, Marlak mundu horretara bidaiatu beharko du.

Neskak mundu berri horretako sekretuak ezagutzen dituen bitartean, lagun berriak egingo ditu; tartean, Del kamioi gidaria, Rex Dasher agente ezkutua, maitagarri bat eta bihotz handia duen, baina errebeldea den robot bat. Berriz elkartuko ote dira Marla eta Charlie?

Lino DiSalvo da pelikularen zuzendaria.

Aurrestreinaldirako sarrerak, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko 15 kidek beste inork baino lehen ikusi ahal izango dute dute 'Playmobil' pelikula. Donostian, Antiguo Berri zineman, pelikula horren aurrestreinaldia egingo da abuztuaren 26an eta bertara joateko sarrerak zozkatu ditugu. Hemen duzu irabazleen zerrenda:

Irabazleen zerrenda

Izan HIRU3 eta gozatu zinema euskaraz!