eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

AGENDA

Bizkaiko museoek umeei bideratutako agenda zabala eskainiko dute irailean

EITB.EUS

Bizkaiko museoetan umeentzako aukera zabala izango da irailean zehar; tailerrak, bisita gidatuak eta Erdi Aroko birsortze historikoa, besteak beste.

  • La Encartada

    La Encartada

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

Familientzako tailerra: “Arkeologia egun batez”

Aztarnategi arkeologiko batean indusketa egingo dugu.

Egunak: irailaren 8an, 15ean eta 29an.

Ordua / hizkuntza: 11:30etik 13:00era, euskaraz eta gaztelaniaz.

Adina: 6-12 urte bitarteko umeak, gurasoekin batera.

Prezioa: umeak doan; helduek 3,5 €

Izen-ematea: 94 404 0990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus


LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA (Balmaseda)

Familientzako tailerra

Espresuki familian (umeak eta helduak) gozatuz ikasteko ekimenak dira, 40-60 minutuko iraupena dute.

Egunak: irailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an (iraileko igande guztietan).

Ordua: 12:00etan.

Adina: 4 urtetik aurrera.

Prezioa: 1-3 €

Izen-ematea: 94 680 0778 / laencartada@bizkaia.eus


EL POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)

Bisita + erakustaldia: “El Pobal burdinola”

El Pobaleko burdinolan egiten den bisita ibilbide gidatu bat da. Horren bidez, bertaratutakoei egun desagertuta egon arren iraganeko garaietako ekonomian eta gizartean funtsezkoak izan ziren zenbait prozesu eta teknologia erakutsi nahi dizkiete. Horrez gain, burdinolako eta errotako makineria abiarazi izanak giza asmamena baliabide naturalak lortzeko nola erabili zen ulertzen laguntzen die bisitariei.

Sutegian errementariak egiten duen forja lanak eta ematen dituen azalpenek modu argigarri batean osatzen dute bisita gidatuko hitzaldia. Azken batean, horrekin guztiarekin lortu nahi dena da leku honetara hurbiltzen direnek bizipen didaktikoa eta atsegina edukitzeaz gain, gure arbasoen eskulangintzako jardueren lekuko diren horiek baloratzea. Izan ere, denok osatzen dugun gizataldearen identitatearen zati bat dira eta, horregatik, errespetatuak eta kontserbatuak izatea merezi dute.

Egunak: irailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an.

Adina: adin guztiak.

Prezioa: orokorra: 5,50 € / murriztua: 3,25 € / doakoa: 12 urte arte.

Izen-ematea: 629 271 516 edo info@elpobal.com / elpobal@bizkaia.eus


MUÑATONES GAZTELUA (Muskiz)

Bisita antzeztua: "Muñatonesko azpijokoak"

Salazar familiaren Erdi Aroko gazteluan iragana bizi ahal izateko jarduera eta tailerrak izango dira: zalditeria-erakustaldia; arkulariak babes erretenean, txotxongiloak, Erdi Aroko jantzien bilakaera eta abar.

Eguna: irailaren 14an.

Ordua: 12:00etan.

Adina: guztientzako (komenigarria 8 urtetik gora).

Prezioa: sarrera orokorra 4 € / murriztua 3 €

Izen-ematea: erreserba beharrekoa da plaza mugatuak direlako: info@elpobal.com / 629 271 516


EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo)

Birsortze historikoa: “Erdi Aroko birsortzea Museoan”

Euskal Herria Museoko gela eta lorategian XI. eta XIII. mendeko eguneroko ekintzak birsortuko dira asteburuan zehar. Gastronomia eta eguneroko bizitzako tailerrak, arma erakusketa, txotxongiloak eta abar, dena historikoki dokumentatua.

Egunak: irailaren 7an eta 8an.

Ordua: larunbat goiz eta arratsaldean, eta igande goizean.

Adina: guztientzako.

Prezioa: doan.

Izen emateko: 94 625 5451 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus


SANTIMAMIÑE (Kortezubi)

Umeentzako tailerra: “3D kobazuloa”

“Azken domeka” programaren barruan, “3D kobazuloa” egingo da.

Eguna: irailaren 29an.

Ordua: bi txanda, 11:30ean eta 13:00etan.

Adina: 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta.

Prezioa: doan. Izena ematea beharrezkoa da.

Izen-ematea: 94 465 1657 - 94 465 1660 / santimamine@bizkaia.eus