eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Oporretako argazkiak

June Gallastegui Azkaratek irabazi du udako argazki-lehiaketa!

EiTB.EUS

Guztira 103 argazki jaso ditugu, eta parte hartu duzuen guztien artean HIRU3ko opari sorta bat zozkatu dugu.

  • June Gallastegui Azkarate, udako argazki lehiaketako irabazlea

    June Gallastegui Azkarate, udako argazki lehiaketako irabazlea

Galeriak (1)

Amaitu da Oporretako Argazkiak ekimena Hiru3 klubean. 103 argazki jaso ditugu, eta guztiak argitaratuta daude dagoeneko HIRU3 atarian. Eskerrik asko denoi!!

Horrekin batera, egin dugu HIRU3ko opari sorta baten zozketa lehiaketan parte hartu duzuen kide guztien artean, eta June Gallastegui Azkarate izan da sariduna.

Argazki oso dibertigarriak jaso ditugu, eta horietan haurrak igerilekuan, hondartzan, mendian, mokadutxoa jaten, eta beste hainbat egoeratan azaltzen dira. Guztietan nabari da etxeko txikienek primeran igaro dutela oporraldia, gure webgunean ikus dezakezuenez.

Horrez gainera, hurrengo asteetan, ETB3n jaso ditugun argazkiez osatutako bideoa ikusi ahal izango duzue.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak