eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Manou', zinema aretoetan

EiTB.EUS

'Manou' pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da zinema aretoetan irailaren 20tik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egin da HIRU3ko kideentzat.

2:34
'Manou'

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Manou pelikula euskaraz iritsiko da zinema aretoetara irailaren 20an. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hamargarren pelikula izango da.

Manou enara txikitxo bat da, eta gertakari baten ondorioz, kaio bikote batekin haziko da. Bera ere kaioa delakoan dago, baina laster ohartuko da ez dutela kaiotzat hartzen.

Haietakoa izaten saiatu arren, huts egingo du, eta bere espezieko txoriak ezagutzea eta haiekin bizitzea erabakiko du. Handik gutxira, ordea, kaioek eta enarek elkarlanean aritu beharra izango dute arazo larri bati aurre egiteko, eta Manou heroi handia bihurtuko da.

Christian Hass eta Andrea Block dira pelikularen zuzendariak.

Aurrestreinaldirako sarrerak eta filmeko produktuak, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko 42 kidek beste inork baino lehen ikusi dute 'Manou' pelikula. Errenterian, Niessen zineman, irailaren 15ean egingo zen pelikula horren aurrestreinaldia, eta bertara joateko sarrerak zozkatu ditugu.

Aurrestreinaldirako sarreren irabazleak

Hori ez da zozketa bakarra izan. Pelikularen 20 motxila eta yo-yo ere zozkatu ditugu HIRU3ko kideen artean.

Motxila eta yo-yoen irabazleak

Izan HIRU3 eta gozatu zinema euskaraz!