eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

EiTB jaia

HIRU3 JAIA urriaren 12an egingo da, Barakaldoko BECen

EiTB. EUS

Jai erraldoiaren eskaintza zabala izango da, 20 espazio jarduera eta ikuskizunekin. 'Kantu Kolore', 'Ene Kantak' eta 'Go!azen' taldeen emanaldiak izango dira, besteak beste. Sarrera doakoa izango da.

0:28
HIRU3 JAIA

EiTBren Hiru3 haur komunitateak egun osoko jai paregabea ospatuko du urriaren 12an Barakaldon, BECen. Hainbat gune izango dituen jaian, tailerrak, ikuskizunak, musika emanaldiak eta sorpresak izango dira. Sarrera doakoa eta librea izango da.

11:00etan hasi eta 17:00ak arte iraungo duen jaia familiei zuzenduta dago. Guztira, 10.000 metro karratu izango ditu, eta txikientzako eskaintza zabala izango da bertan: tailerrak, ludoteka, puzgarriak, pista amerikarra, laser labirintoa, sormen eta atsedenerako guneak, Fan Zone (telebistako marrazki bizidun ezagunenekin) eta ikuskizunen gunea; guztira, 20 espazio jarduera eta ikuskizunekin, etenik gabe. Izan ere, 'Ene kantak', 'Kantu Kolore' eta 'Go!azen' taldeek emanaldia eskainiko dute bertan.

Ikuskizunen ordutegia honakoa izango da:

-11.30 Kantu Kolore

-13.00 Ene Kantak

-15.30 Go!azen

Halaber, tailerrak eta ekintzak izango dira egun osoan zehar: aurpegia margotzeko tailerra, puzgarriak, ludoteka eta abar. HIRU3 komunitateak ere bere txokoa izango du, eta Hiru3 klubeko kide egiteko aukera izango dute bertara joaten direnek. Gainera, Hiru3ko edalontzi berrerabilgarriak eta motxilak banatuko dira.

Txikienek Fan Zone espazioa ere izango dute eskura, HIRU3ko pertsonaiak gertutik ezagutzeko: Doraemon, Nobita, Yoko, Gorritxo... Photocalla eta argazkiak sinatzeko tokia izango da, baita elkarrizketak egiteko gunea ere, nahi duten guztiek pertsonaia ezagunak gertuagotik ezagutzeko aukera izan dezaten. Joko eta tailer bereziak egingo dira umeentzat, ingurumena eta birziklapena lantzeko.

EiTB Studio eta Youtuber Academy gunea

EiTB Studio espazioa jarriko dute, umeei egun batez kamera aurrean jartzeko aukera emango diena. Bestalde, Youtuber akademian YouTubeko kanal ezberdinen erabilpen egokia egiteko aholkuak emago dizkiete bertaratuko diren adin txikikoei.

Indarrak hartzeko, jateko gunea ere atonduko dute, mahai eta aulki eta guzti. Gune horretan, hainbat food truck egongo dira, etxetik janaria eraman ez dutenentzat. Horrez gain, edoskitze gunea izango dute familiek, eta txikienentzako ludoteka.

Sariak eta sorpresak ere ez dira faltako egun osoan zehar.

'Go!azen 6.0'ren lehen atalaren aurrestreinaldia

Urriaren 12an, BECen eta EiTB Jaiaren barruan, izango da ikusgai lehen aldiz 6.0 denboraldiko lehen atala. Bilduko den dirua haur minbizia ardatz izango duen EiTB Maratoiarentzat izango da.

17:30ean gaztetxoen artean arrakasta duen telesailaren denboraldi berriko lehen atala ikusteko aukera izango da BECeko 4. pabilioian, CUBEC! aretoan. Bertara sartu ahal izateko sarrerak internet bidez erosi behar dira, EiTBk horretarako jarri duen webgune berezian. Sarrera horiek 3 euroko prezioa izango dute (BEZa eta gastuak barne), eta horietatik 2 euro haur minbiziaren ikerkuntzara bideratuko dira.

Urriaren 12an, Barakaldon, BECen, zure zain izango gara, HIRU3 JAIAn!