eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2019/09/30

15:06

3kluba

Zinema Euskaraz

'Asto Erregea', urriaren 4tik aurrera, zinema aretoetan

EiTB.EUS

Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da eta Mangu astoa, ustekabean, herritarren hautagai bihurtuko da. Lortuko ote du Manguk errege izatea?

2:22
Mangu astoa
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Asto Erregea pelikula euskaraz iritsiko da zinema aretoetara urriaren 4an. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hamaikagarren pelikula izango da.

Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio.

Manguk baina, ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela. Honen asmoa, Lehoi Erregea tronutik kentzea da, eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez.

Azkenik, heldu dira hautestontziak oihanera! Lortuko ote du Manguk emandako hitza betez errege izatea? Ala, Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi haustekunde kanpaina!

Aziz Jindani da filmaren zuzendaria.

Izan HIRU3 eta gozatu zinema euskaraz!