3kluba
AGENDA
Bizkaiko museoek umeei bideratutako agenda zabala eskainiko dut urrian
EITB.EUS
Bizkaiko museoetan umeentzako aukera zabala izango da urrian zehar: tailerrak, bisita gidatuak, ipuin kontalariak, erromeria eta Erdi Aroko birsortze historikoa, besteak beste.
-
Arrantzale Museoko tailerra
Urrrian Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzen dira eta, horren harira, Bizkaian hainbat ekintza eskainiko dira. Bizkaiko museoek bisita, tailer eta bestelakoak antolatu dituzte, etxeko txikienek ondarea modu dibertigarrian ezagutu dezaten.
ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)
1. Familientzako tailerra: “Arkeologi saioa”
Iragana arakatuko dugu.
Egunak: urriak 13, 20 eta 27
Ordua / hizkuntza: 11:30etik 13:00era, euskaraz eta gaztelaniaz
Adina: 6-12 urte bitarteko umeak, gurasoekin batera.
Prezioa: umeak doan; helduek 3,50€
Izen-ematea: 94 404 0990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus
2. Bertsolari saioa: “Balkoitik-balkoira”
Bertsolari saioa egingo da Bilboko Unamuno plazan, Euskal Museoa eta Arkeologi Museoaren artean.
Eguna: urriak 19
Ordua: 13:00
Adina: adin guztiak
Prezioa: doan
Izen-ematea: 94 404 0990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus
LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA (Balmaseda)
Familientzako tailerra: “Ardia eta artilea”
Espresuki familia artean (umeak eta helduak) gozatuz ikasteko ekimena; tradizioa eta ohitura jorratuko dira.
Egunak: urriak 20 eta 27
Ordua: 12:00etan
Adina: 6 urtetik aurrera.
Izen-ematea: 94 680 0778 / laencartada@bizkaia.eus
EL POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)
1. Bisita + erakustaldia: “El Pobal burdinola”
El Pobaleko burdinolan egiten den bisita ibilbide gidatua da. Bisita gidatu horren helburua gaur egun desagertuta egon arren iraganeko garaietako ekonomian eta gizartean funtsezkoak izan ziren zenbait prozesu eta teknologia ezagutzera ematea da. Horretaz gain, burdinolako eta errotako makineria abiarazi izanak giza asmamena baliabide naturalak lortzeko nola erabili zen ulertzen laguntzen die bisitariei.
Sutegian errementariak egiten dituen forja-lanak eta ematen dituen azalpenek modu argigarri batean osatzen dute bisitaren berbaldia. Azken batean, horrekin guztiarekin lortu nahi dena da leku honetara hurbiltzen direnek bizipen didaktikoa eta atsegina edukitzeaz gain, gure arbasoen eskulangintzako jardueren lekuko diren horiek baloratzea. Izan ere, denok osatzen dugun gizataldearen identitatearen zati bat dira eta, horregatik, errespetatuak eta kontserbatuak izatea merezi dute.
Egunak: urriak 19 eta 26
Adina: adin guztiak
Prezioa: Orokorra: 5,50€ / Murriztua: 3,25€ / Doan: 12 urte arte
Izen-ematea: 629271516 edo info@elpobal.com / elpobal@bizkaia.eus
2. Murgiltze jarduera: “Ingudea eta dultzaina: Burdinolak soinua egin dezala!”
Dultzaina, txalaparta zaharra, erromeria, kalejira, atanborak eta baheak, adarra, tobera eta mailua, sonatak, arin-arina... eta gehiago. Ibilbide musikala, burdinolatik, errotatik eta Barbadun itsasadarraren ertzetik. Dultzainaren eta beste musika-tresna batzuen inguru folklorikoaren erakustaldia, modu dinamikoan eta elkarreragilean, mailu, turtuki, hauspo eta errotariekin batera, makina hidrauliko horien konpasean. Alde musikala, Bizkaiko Dultzaineroak taldearen kontura; halaber, Lutxanako Dultzaina eskola-tailerrak metalezko dultzaina bat egiteko prozesua erakutsiko du.
Eguna: urriak 26
Ordua: 11:00etan
Adina: adin guztiak
Prezioa: doan
Izen-ematea: info@elpobal.com / 629 271 516
MUÑATONES GAZTELUA (Muskiz)
Antzezpena: “Bereterretxeren Kanthoria”
“Bereterretxeren Kanthoria” izenekoak Zuberoan du jatorria. Euskal Herriko baladarik zaharrenetako bat da eta XV. mendetik da ezaguna. Muñatonesko Salazartarrek jasandako bando-gerretan izandako zoritxarreko gertaera bat kontatzen du. Bertso horiek ahoz jakinarazi dira mendez mende, eta oso musikari ezagunek, esaterako, Mikel Laboak, interpretatu dituzte. Bego Alabazan narratzaileak olerki horien bertsioa sortu du, eta ikus-entzuleekin partekatuko du, eszenatoki oroitezin horretan.
Eguna: urriak 19
Ordua: 12:00etan
Adina: adin guztiak
Prezioa: doan
Izen-ematea: info@elpobal.com / 629 271 516
SANTIMAMIÑE (Kortezubi)
Umeentzako tailerra: "Ohitura zaharrak"
“Azken domeka” programaren barruan umeentzako tailera.
Eguna: urriak 27
Ordua: Bi txanda daude; 11:30etan eta 13:00etan.
Adina: 7-12 urte bitarteko umeak
Prezioa: doan. Izena ematea beharrezkoa da.
Izen-ematea: 94 465 1657 - 94 465 1660 / santimamine@bizkaia.eus
ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo)
1. Bisita eta irteera itsasontziz: "Errituak: Madalen egunaren jaia"
Madalenak, Bermeon uztailaren 22ro ospatzen den jaia, ezagutzeko aukera ederra. Egun horretan ekintza sinbolikoa egiten da: Izaro irlaren aurrean teila bat botatzen da eta udalbatzak irla Bermeorena dela aldarrikatzen du. Ondoren, Elantxobe eta Mundakara doaz agintariak, eta herri horietan hotsandiko harrera egin eta herria irlaren jabea dela onartzen zaie. Eguna bukatzeko, Bermeora itsasontziz itzultzen dira eta jaia udaletxearen aurrean dantzatzen luzatzen da. Itsasontziz egingo den txango gidatu horren eskutik, egun horretan ospatzen den jaiaren jatorria eta tradizioa ulertzeko aukera izango da.
Eguna: urria 19
Ordua: 10:00etan
Adina: adin guztiak
Izen-ematea: Beharrezkoa da izena ematea. 94 688 1171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
2. Erdi Aroko jaialdia: “Bermistorian”
Bermeoko Alde Zaharrean, ekitaldiz beteriko Erdi Aroan giroturiko jaia izango da urrian. Museora sarrera doakoa izango da jaialdia den bitartean.
Egunak: urriak 18, 19 eta 20
Ordua: Egun guztia
Adina: adin guztiak
Izen-ematea: 94 688 1171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus