eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haur eta gazteentzako zinema

Zinetxiki zinema-jaialdia urriaren 19tik 31ra ospatuko da, Bilbon

EiTB.EUS

Emanaldietako bat EiTBren Multibox aretoan egingo da HIRU3ko kideentzat, urriaren 20an. Bestalde, zinema-jaialdian eskainiko diren animaziozko hainbat film labur ETB3n ikusteko aukera ere izango da.

1:24
Zinetxiki

Zinetxiki haur eta gazteentzako nazioarteko zinema-jaialdia Bilbon ospatuko da urriaren 19a eta 31 bitartean. Beraz, ikusleek film eskaintza zabala izango dute eskura, bi astetan.

Jaialdiko laugarren edizio honetan ere, eskaintza zabala izango da; izan ere, animaziozko film labur eta estreinaldiez gain, mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak eta errealizadore gazteen lanak ere erakutsiko dituzte.

Jaialdiko filmak, ETB3n

Zinetxiki jaialdira batuz, haur eta gazteentzako zinema-jaialdiari keinu berezia egingo dio ETB3 kateak. Hartara, aurtengo jaialdira aurkeztutako hainbat animaziozko film labur izango dira ikusgai ETB3n, urriaren 19, 20, 26 eta 27an.

Zinetxiki emanaldia HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitatearen eskutik, Zinetxiki jaialdian parte hartuko duten animaziozko hainbat film labur ikusteko aukera izango dute HIRU3ko kideek EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, urriaren 20an, 11:30ean. Bi urtetik gorako haurrei zuzendutako animaziozko filmak dira.

Hartu parte EiTBren Multibox aretoko emanaldiaren sarreren zozketan

Bestalde, urriaren 19an Bilboko Arte Ederren Museoan irekitze saioa izango da eta emanaldi horretara joateko sarrerak zozkatuko ditugu kideen artean.

Lortu irekitze saiora joateko sarrerak

Horretaz aparte, urriaren 27an Guggenheim Museoan zine-kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute HIRU3ko hiru kidek eta bere lagunek.

Lortu zine-kontzerturako sarrerak

Beraz, eman izena eta izan zu ere Zinetxiki jaialdiaren parte!