eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

1. gunean

Ene Kantak igandeko Nafarroa Oinezen izango da, HIRU3ren gunean

Igandean, Nafarroa Oinez ospatuko da Tuteran, eta HIRU3 han izango da, 1. gunean, 'Argia' izenekoan, jarduera ugari eskainiz.

  • 'Ene Kantak', 2019ko Kilometroak jaian

    'Ene Kantak', 2019ko Kilometroak jaian

Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen aldeko jaia ospatuko dute urriaren 20an, Tuteran, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan ume eta gaztetxoenei zuzenduta. HIRU3 ere han izango da. 'Argia' izeneko gunean (1.a) bilduko dira haurrentzako jarduerak, eta hantxe egongo da HIRU3ren gune berezia.

Gorritxo galtzagorri maitatuak ez du Nafarroa Oinez jai handia galduko. Bertan izango da umeak agurtzen, eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute nahi duten guztiek.

Horrez gain, HIRU3 EiTBren ume eta gaztetxoentzako klubeko kide egiteko aukera izango da bertan. Egun batzuk geroago jasoko dute ongietorria emateko eskutitza etxean, eta hainbat abantaila izango dituzte HIRU3ko bazkide izateagatik.

Ekimenik preziatuena, baina, 13:00etan iritsiko da; izan ere, 'Ene Kantak' taldeko lagunek ikuskizuna eskainiko dute oholtzan, 1. gunean bertan. 

Argazkiak, webgunean ikusgai

Nafarroa Oinez festan ateratako argazkiak HIRU3ren webgunean jarriko ditugu ikusgai. Aurreko urteetan bezala, EiTBk euskararen aldeko jaien zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

'Izan argi!' lelopean, Tuterako Argia Ikastolarekin bat egingo du aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko jaiak eta ospakizunak.