eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

AGENDA

Bizkaiko museoek umeei bideratutako agenda zabala eskainiko dute azaroan

EITB.EUS

Herri kirolak, euskal mitologia eta eskuko ehungailuak gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste, Bizkaiko museo ezberdinetan.

  • Rekalde Aretoan egingo den "Little Artist" tailerra

    Rekalde Aretoan egingo den "Little Artist" tailerra

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

Familientzako tailerra: “Silexaren bila”

Silexa barrutik ezagutzeko aukera egongo da. Historiaurretik oso erabilia izan da bere gogortasunagatik. Oso zorrotza da eta garai horretan tresnak eta armak sortzen zituzten material honekin. Parte-hartzaileek silex mota desberdinak eta hauen jatorria ezagutuko dute eta bere barruko egitura molekularra osatuko dute.

Egunak: azaroak 10, 17 eta 24

Ordua / hizkuntza: 11:30ean, euskaraz eta gaztelaniaz

Adina: 6–12 urte bitarteko umeak, gurasoekin batera

Prezioa: umeak doan; nagusiek sarrera orokorra ordaindu beharko dute.

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 404 0990 // arkeologimuseoa@bizkaia.eus

 

REKALDE ARETOA (Bilbo)

1. Familientzako tailerra: “Elkarrizketak”

Tailerra familian non, artea, arkitektura, mugimendua eta irakurketarekin jolastuko garen.

Eguna: azaroak 10

Ordua: 11:00etan

Adina: 2-6 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela

Prezioa: doan

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 406 6832 // salarekalde@bizkaia.eus

 

2. Asteburuko tailerra: “7m2”

Rekalde Aretoan, tailerrak antolatzen dira aldizkako erakusketei loturik, era ludiko eta didaktikoan hurbiltzen zaie arte garaikideko proposamenik berrienak umeei.

Eguna: azaroak 16

Ordua: 10:30ean,  3-6 urte bitartekoentzat; 12:00etan, 7-11 urte bitartekoentzat

Prezioa: doan

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 406 6832 // salarekalde@bizkaia.eus

 

3. Familia tailerra

Artea eta sormena familian sustatzeko ekimena da hau.

Eguna: azaroak 23

Ordua: 11:00etan

Adina: 4-11 urte bitartekoentzat

Prezioa: doan

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 406 6832 // salarekalde@bizkaia.eus

 

4. Tailerra: “Little artist”

Jarduerak sormena sustatzea eta ingelesaren erabilera erraztea du helburu tailer honek.

Eguna: azaroak 23

Ordua: 17:30ean

Adina: 6-12 urte bitartekoentzat

Prezioa: doan

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 406 6832 // salarekalde@bizkaia.eus

 

LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA (Balmaseda)

1. Familientzako jarduera: “Zer egingo zenuke zuk fabrikan duela 100 urte?”    

Txikiak eta helduak fabrikako langileak izango dira. Museora etor zaitez, mozorrotu zaitez eta duela 100 urteko langile bat izatea probatuko duzu.

Eguna: azaroak 24

Ordua: 12:00etan

Adina: 3 urtetik aurrera

Izen-ematea: beharrezkoa: 94 680 0778 // laencartada@bizkaia.eus

 

2. Familientzako tailerra: “Txiki-ehungailuak”

Eskuko ehungailuak erabiltzen ikasteko tailerra.

Eguna: azaroak 24

Ordua: 12:00etan

Adina: 5 urtetik aurrera

Prezioa: euro bat partaide bakoitzak.

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 680 0778 // laencartada@bizkaia.eus

EL POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)

Bisita eta erakustaldia: “El Pobal burdinola”

El Pobaleko burdinolan ibilbide gidatua egiten da. Gaur egun desagertuta egon arren, iraganeko ekonomian eta gizartean funtsezkoak izan ziren zenbait prozesu eta teknologia ulertaraztea du helburu. Horretarako, burdinolako eta errotako makinaria martxan jartzen dira eta sutegian errementariak egiten duen forja lanak eta ematen dituen azalpenek modu argigarri batean osatzen dute bisitaren berbaldia.

Eguna: azaroak 9, 16, 23 eta 30 (larunbatero)

Adina: guztientzat

Prezioa: 12 urtera arte doakoa; orokorra: 5,50 €; murriztua: 3,25 €

Izena-ematea: beharrezkoa: 629271516 // info@elpobal.com edo elpobal@bizkaia.eus

 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo)

Familientzako tailerra: “Herri Kirolak”

Partaideek Euskal Herriko herri kirol ezberdinak ezagutuko dituzte modu praktiko eta dibertigarri batean.

Egunak: azaroak 16 (16:30) eta azaroak 17 (12:00)

Adina: 4 urtetik aurrera

Prezioa: doan

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 625 5451 // euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

 

SANTIMAMIÑE (Kortezubi)

Umeen tailerra: “Euskal Mitologia”

Euskaldunon mito eta kondairak landuko dira tailer honetan modu didaktiko eta dibertigarri batean.

Eguna: azaroak 24an, bi saio: 11:30ean eta 13:00ean

Adina: 7 -12 urte bitartekoentzat

Prezioa: doan

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 465 1657 edo 94 465 1660 // santimamine@bizkaia.eus

 

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo)

Familientzako tailerra: “Magnetoarrainak”

Familiartean Kantauri itsasoko arrain mota ezberdinak ezagutzeko partaideek imadaturiko arrain dibertigarriak egingo dituzte.

Eguna: azaroak 16

Ordua: 16:30ean

Adina: 4 urtetik aurrera

Izen-ematea: beharrezkoa. 94 688 1171 // arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus