eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Abenduaren 18tik aurrera

HIRU3 FICOBAko eta BECeko Umeen Gabonetako Parkeetan izango da, aurten ere

EiTB.EUS

Aisialdirako eskaintza zabala egongo da umeen Gabonetako parkeetan. Aurten, ere, HIRU3ko kide egiteko aukera ere izango da FICOBAn zein BECen.

  • UGP BECen. Argazkia: BEC

    UGP BECen. Argazkia: BEC

Aurten ere umeei zuzendutako parkeak ez dira faltako Gabonetan, FICOBAn eta BECen eta era guztietako ekimenez gozatzeko aukera izango da. HIRU3k ere bere gunea izango du bi parkeetan eta klubeko kide egiteko aukera izango dute etxeko txikienek bertan, besteak beste. Beste urte batez, gainera, HIRU3k bi Gabon Parke horietara joateko sarrerak zozkatuko ditu klubeko bazkideen artean.

BECen abenduaren 18tik urtarrilaren 5era

BECen Umeen Gabonetako Parkeak, berriz, abenduaren 18an irekiko ditu ateak eta umeentzako jolas jarduera ugari eskainiko ditu urtarrilaren 5era arte. Kontuan izan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo dela.

Hezkuntza eta kultura balioak sustatzeko ekimenak ardatz hartuta, aurten ere hurrengo sei balioak sustatuko dira: elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna, zibergizalegea, bizimodu osasuntsua eta familia.

Halaber, izotz pistan eta kart elektrikoetan ibiltzeko aukera egongo da. Abenduaren 28an, berriz, bost probaz osatutako Miniatletismoko Gabonetako III. Txapelketa ospatuko da.

Eguberrietako Haur Parkea FICOBAn, abenduaren 26tik aurrera

‘Pin, Pan, Pun!’ Eguberrietako Haur Parkea etxeko txikien eta familien gozamenerako leku bihurtuko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Halaber, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Jarduera hezitzaileak, jolas kooporatiboak, tailerrak, teknologia berriak eta erabateko dibertimendua ohiko atrakzioekin nahastuko dira 3 pabiloiz osatutako gunean.

Gabon parkeetarako sarrerak, HIRU3ko kideentzat

Umeen Gabonetako parkeez gozatzeko aukera paregabea izango dute HIRU3ko kideek, FICOBAra zein BECera joateko sarrerak zozkatuko baititugu HIRU3ko kideen artean. Animatu eta parte hartu!

Lortu BECeko Gabonetako Umeen Parkera joateko sarrerak

Lortu FICOBAko Eguberritako Haur Parkera joateko sarrerak