eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2019/11/29

12:49

3kluba

ERREPORTAJEA

Ezagutu itzazu txakolinaren inguruko sekretuak Bakioko Txakolingunean

EITB.EUS

Txakolinaren ezaugarriak, ekoizte prozesuaren gora-beherak, edari honen nahiz upategien historia eta garapena gertuagotik ezagutzeko aukera dago museo honetan.

  • Txakolingunea

    Txakolingunea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bizkaiko kostaldean Gaztelugatxetik oso urbil, Bakioko herrian dago kokatuta Txakolingunea. Museo honetan, ikus-entzunezko interaktiboen bitartez txakolinaren, ardo berezi, bakar eta nortasun handiko honen, ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen da. 

Azken urteotan aurrekoa aldatzeraino txakolinak berak eta upategiek izen duten historia eta garapena gertuagotik ezagutzeko aukera ematen da bertan. Beti ere tradizioarekiko loturak askatu gabe eta ohiko ekoizpenak hobetze aldera, ekinez eta ahaleginez, teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak eta abantailak erabiliz lortu ahal izan du goreneko mailetan onarpena eta izen ona ardo honek.

Txakolin zuria ezagunena eta ekoitziena izan arren, txakolin gorria edo 'ojo de gallo' deritzona edo beltza egiten duten upategiak badaudela ere ikasten da. Txakolin horien produkzioa txikiagoa izan arren, ez dira zuria baino gutxiago, honen antzera nortasun handikoak eta bereziak baino.

10 pertsonatik gorako taldeei eskainitako bisita gidatuak egiten dituzte. Horietan edoizein adinetako pertsonek har dezakete parte.

Tailerrak

Urte guztian zehar, umeentzako ekintza bereziak egiten dira Txakolingunean. Txikienek Euskal Herrian gastronomiak eta honen barruan txakolinak duen garrantziaz kontzientzia hartzeko. Tailerrak, jai egun berezi, eskola opor-garaian eta asteburu batzutan egiten dira. Horiek 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutakoak izaten dira.

Tailerren egutegia hurrengo webguneetan kontsulta dezakezu:

www.bizkaikoa.bizkaia.eus

https://www.facebook.com/BizkaiaKultura

Abenduaren 23 eta 30ean, esaterako, Gabonetako tailerrak antolatu dituzte umeentzako.

Kontuan izan bisita eta tailerretan parte hartzeko beharrezkoa dela izena ematea. Harremanetarako:

Telefonoa: 94 602 85 13

E-mail: txakolingunea@bizkaia.eus

Helbidea: Basigoko Bide Nagusia, 3. 48130, Bakio

  • ;