3kluba
DURANGOKO AZOKA
Haur eta gazteei zuzendutako jarduerak, Durangoko Azokako EiTB Gunean
EiTB.EUS
'Go!azen'en bigarren liburua eta 'Lur eta Amets' film eta antzezlana aurkeztuko dira abenduaren 6an. Horretaz gain, 'Go!azen'eko aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da, arratsaldero.
-
54. Durangoko Azokaren kartela
Aurten ere, EiTB Gunea izango dugu Landako Gunearen kanpoaldean, abenduaren 5etik 7ra, eta EiTBko hainbat edukiren erakusleihoa izango da. Halaber, haur eta gazteei zuzendutako jarduerak ere izango dira bertan.
Abenduaren 6an, 'Go!azen'en bigarren liburuaren aurkezpena egingo da goizeko 10:30ean. Aurkezpen horretan Karmele Larrinaga eta Itziar Urretabizkaia telesaileko aktoreak egongo dira Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusi eta Jasone Osoro idazlearekin batera.
Bestalde, 'Go!azen'eko aktoreek ere ez dute Durangoko Azoka galduko eta EiTB Gunera hurbildutako jarraitzaile guztiekin argazkiak aterako dituzte abenduaren 5, 6 eta 7an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
'Lur eta Amets', Durangoko Azokan
'Lur eta Amets' animaziozko filma da. Asteburua amona Andereren etxean igaro behar dute, baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, gure historian zehar bidaiatuko dute. Tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.
Abenduaren 6an, arratsaldeko 16:00etan, filmaren aurkezpena egingo da EiTB Gunean, eta pelikularen inguruko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute etxeko txiki eta gazteek.