eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Abenduaren 20an

Olentzero EiTBn izango da abenduaren 20an

EiTB.EUS

Urtero bezala, Olentzerok EiTBren Bilboko egoitzara etortzen diren umeen eskutitzak hartuko ditu, eta etxeko txikiek ikazkinarekin argazkiak egiteko aukera izango dute.

  • Olentzero EiTBn

    Olentzero EiTBn

Abenduaren 20an, ostirala, Olentzero EiTBren Bilboko egoitzan izango da, 16:00etatik 19:00ak aldera arte. Hala, egoitzara etortzen diren haur guztiek ikazkin maitatuari eskutitza eman ahal izango diote.

Halaber, aurreko urteetan bezala, umeek argazkiak egiteko aukera izango dute Olentzerorekin, eta HIRU3ren webgunean egongo dira ikusgai hurrengo egunetan. Gainera, Olentzerori eskutitza ematen dioten neska-mutilek oparia jasoko dute.

Olentzeroren webgunea prest dago jada, eta, Olentzerori eta Erregeei eskutitzak idazteko aukera eskaintzeaz gain, Gabonekin lotutako beste hainbat eduki eskaintzen ditu, haurrek ezin hobeto pasatzeko: abestiak, ipuinak, jolasak, eskulanak, filmak...