eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Astelehenean

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, zuzenean, ETB3n eta eitb.eus-en

EiTB

Andoni Mutiloa eta Marta Elvira arduratuko dira Bilboko desfilearen kontakizunaz.

0:26
Olentzero eta Mari Domingi Bilbon

Astelehen arratsaldean, Bilbotik zuzenean eskainiko dugu Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, ETB3n eta eitb.eus-en. Olentzero gure ikazkin maitearekin eta Mari Domingi haren laguntzailearekin batera, euskal mitologiako beste pertsonaia batzuk ibiliko dira Bilboko kaleetan zehar egingo den desfile ikusgarrian: Basajaun, lamiak eta Galtzagorri bihurri eta jostariak, besteak beste. 

Andoni Mutiloak egingo du emanaldiaren kontakizuna, eta Marta Elvirak, berriz, kaleko giroaren berri emango digu, eta Olentzero eta Mari Domingi ikustera joan direnekin mintzatuko da. 

'Olentzero eta Maridomingiren etorrera' zuzenean izango da ikusgai, 17:45ean hasita, ETB3n eta eitb.eus-en. 19:00etatik aurrera, berriz, ETB1en ikusteko aukera izango dugu.