eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Turuleka oiloa', urtarrilaren 1etik aurrera, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

Turuleka oso oilo berezia da: ez ditu arrautzak erruten, baina hitz egiten du. Gainera, primeran abesten du. Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da, baina hori lortzeko ez du bide erraza izango.

0:20
Turuleka oiloa

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Turuleka oiloa pelikula euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, 2020 hasieran; zehazki, urtarrilaren 1ean. Film hau izango da 2020an Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den lehen pelikula.

Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote... harik eta halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berarekin bizitzera.

Hantxe, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera!

Gure laguntxoa, bere musikarako doain zoragarriari esker, Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da. Bitarteko bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian Maltzur gaiztoak beretzat hartu nahi baititu zirkua... eta Turuleka harrigarria.

Victor Monigote eta Eduardo Gondell dira filmaren zuzendariak.

Filma ikusteko sarrerak eta merchandising-a, HIRU3ko kideentzat

Turuleka oiloa zinema aretoan ikusteko aukera eman die HIRU3k klubeko 12 kideri. Horiek, zinema-areto ezberdinetan ikusi ahal izango dute pelikula: Mungiako Olalden, Durangoko Zugazan, Niessen Errenterian, Bilboko eta Iruñeko GOLEM zinemetan eta Donostiako Principen.

Turuleka oiloa ikusteko sarreren irabazleak

Bestalde, pelikularen 14 bozgorailu-mikrofono zozkatu ditugu zozketan parte hartu duten HIRU3ko kideen artean.

Turuleka oiloaren bozgorailu-mikrofonoaren irabazleak