eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zozketa

Ibaizabalen liburuak jasoko dituzte opari 2020an ere 3 klubeko kideek

EITB.EUS

Ibaizabal argitaletxearen eskutik, 3 klubak liburuak zozkatuko ditu hilero, hilabete horretan urteak bete dituzten bazkideen artean. Aurten, hilabete bakoitzean bi irabazle egongo dira.

  • Ibaizabal argitaletxearen liburuak

    Ibaizabal argitaletxearen liburuak

3 klubeko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, aurreko urteetan bezala, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatuko ditugu hilero, hilabete horretan urteak bete dituzten kideen artean. Aurten, gainera, bi irabazle egongo dira hilabete bakoitzean, eta adinaren araberako liburu bat edo liburu-sorta jasoko dute.

Behin zozketa eginda, irabazleek gurekin harremanetan jarri beharko dute saria jasotzeko modua zehazteko. Opariak EiTBren edozein egoitzatan hartu ahal izango dira, eta hilabeteko epea egongo da horiek jasotzeko.

3 klubeko bazkide ez direnek hemen eman dezakete izena. Horrela, zozketetan parte hartzeko aukera izateaz gain, hainbat abantailaz gozatu ahal izango dute.

Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:

- Ikusi-makusi zein ikusten duzu? (1-2 urte) (Haurrentzako albumak bilduma)

- Dantzariak falta dira (3-4 urte) (Kale nagusia bilduma)

- Txominen sentimenduak (3-4 urte) (Txomin bilduma)

- Lau txerrikumeak (5-6 urte) (Txilinbuelta bilduma)

- Edurnezuri eta zazpi ipotx apainak (5-6 urte) (Txilinbuelta bilduma)

- Animalia asko, pila, bila (7-8 urte) (Albumak bilduma)

- Haragi kolorea (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)

- Zertara datoz martetarrak? (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)

- Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Nolan uharteko agerpen sinestezinak (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Farrel etxeko mamu-gertaerak (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Grimpeneko aztia (11-12 urte) (Stella Montgomeryren misterioak bilduma)

- Baso debekatua (11-12 urte) (Stella Montgomeryren misterioak bilduma)

- Shan eta Shen edo bidean ikasia (13-14 urte) (Ekin bilduma)

Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu hilabete bakoitzaren amaieran.

Eta ez ahaztu 3 klubaren ataria bisitatzea gure ekimenen berri izateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba