eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZINEMA

'Lur eta Amets', otsailaren 7tik aurrera, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

Otsailaren 6an, filmaren aurrestreinaldia egin da EiTBren Bilboko egoitzan. Halaber, pelikularen 3 ipuin bilduma zozkatuko ditugu HIRU3ko kideen artean.

  • Lur eta Amets

    Lur eta Amets

Lur eta Amets Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu duten animaziozko pelikula euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, otsailaren 7an.

Lurren eta Ametsen gurasoek ezkontza bat dute asteburuan, eta Lur eta Amets bikiak amona Andereren etxean utziko dituzte asteburu-pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango.

Bidaia batean murgilduta, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak biziz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntzarekin. Baina, tamalez, ia beti izango dituzte atzetik gaiztoak.

Filmaren merchandising-a eta aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

Dagoeneko pelikularen hiru liburu zozkatu ditugu. Baina, orain, 9 liburuk osatzen duten filmaren 3 ipuin bilduma zozkatuko ditugu hurrengo zozketan parte hartzen duten kideen artean! Ez galdu opariak lortzeko aukera!

Lortu Lur eta Amets filmaren ipuin bilduma

Bestalde, Lur eta Amets animaziozko filma otsailaren 7an estreinatuko den arren, HIRU3ko kideek egun bat lehenago, 18:00etan, EiTBren Bilboko egoitzan egin den aurrestreinaldira joateko aukera izan dute.

Bertan, filma ikusteaz gain, pelikula aurkeztu dute ekoizpen taldeko Miren Berasategi pelikularen ekoizpen arduradunak, Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce zuzendariek eta Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala gidoilariek. Eta nola ez! Lur eta Amets ere izan dira bertan, abenturari hasiera emateko.

Emanaldi honetara joateko, 65 sarrera laukoitz zozkatu ditugu zozketan parte hartzen duten HIRU3ko kideen artean. Zorionak irabazleei!

Lur eta Amets filmaren aurrestreinaldirako sarreren irabazleak