3kluba
ABANTAILAK
Hainbat gune bisitatzeko doako sarrera jasoko dute HIRU3ko kideek, 2020an
EiTBk zenbait gunerekin sinatutako hitzarmenei esker, HIRU3 klubeko kideek doako sarrerak eskuratuko dituzte, betiere, heldu baten sarrera erosita.
-
HIRU3ko kideak doan sartu ahal izango dira leku hauetara.
Aurten, EiTBk eta Aquarium-Donostiak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Bestetik, Eureka! Zientzia museoarekin, Urdaibai Bird Center-ekin, Bilboko itsasadarra itsas museoarekin, Pozalaguako kobarekin, Hontza museoarekin eta Karpin Abenturarekin hitzarmenak berritu ditu EiTBk. Horregatik, HIRU3 klubeko bazkide guztiei aipatutako leku horietara doan joan ahal izateko sarrerak oparituko dizkiegu.
HIRU3ko kideek posta elektronikoan mezu bat jasoko dute kupoiekin. Kupoiak moztu eta dagokion museoko sarreran erakutsi behar da. Bertan, haurren sarrera bat doan jasoko dute; betiere heldu baten sarrera erosita. Kontuan izan, museo bakoitzera joateko sarrera bakarra jasoko dutela kideek opari. Halaber, kupoiak erabiltzeko azken eguna 2020ko abenduaren 31 izango da.
Museo hauek bisitatu ahal izango dituzte HIRU3ko kideek doan:
- Aquarium-Donostia: Donostian kokatzen den akuario honetan arrain espezie ugari gertutik ezagutzeko aukera ematen du. 31 akuario baino gehiago daude. Horietako batek 1.500.000 litro ur ditu eta Ozeanoario bezala ezagutzen da. 360º-ko tunel batek zeharkatzen du, eta Kantaurikoko eta Atlantikoko espezie ugari ezagutzeaz gain, bi zezen-marrazo ikusteko aukera dago bertan.
- Eureka! Zientzia museoa: Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da. Museoak erakusketa iraunkorra izateaz gain, azken belaunaldiko Panetarium 3Da ere badago. Azken hau oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko.
- Urdaibai Bird Center: Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatzen da, Gautegiz Arteagan zehazki. Naturaren museo bizia da eta hegaztiez eta horiek migrazioez gozatzeko aukera ematen du. Zentroan bertan, ikerketa taldeak biltzen dira eta horrela, bisitariak hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko bihurtzen dira.
- Bilboko itsasadarra itsas museoa: Bilbon kokatuta dagoen museo honek bisitariei Bizkaiko eta bere hiriburuko kultura eta itsas ondareak ezagutzeko esperientzia paregabea eskaintzen die. Erakusketa iraunkorrez eta aldi baterako erakusketez gozatzeko aukera ederra dago bertan.
- Pozalaguako koba: 62. urteurrena ari da ospatzen Karrantzan dagoen kobazulo hau. Historia handia duen kobazuloa da. Aurkikuntzaren ostean, mineral-erauzketa lekualdatu zuten kobazuloko formazioak ez kaltetzeko eta 1976an harrobia behin betiko ixtea erabaki zuen Karrantzako Udalak. Dena den, egokitze lanak egin ondoren, jendaurrera ireki zuten 1991ean.
- Hontza museoa: urte batzuk itxita egon ostean, 2014an ireki zituen ateak Mañarian. Enrike Huertak bizitza osoa eman du munduko bost kontinenteetako maskorrak eta itsas-barraskiloak biltzen. Gaur egun, identifikatutako 38.000 ale gordetzen dira museoan, baina bilduma egunetik egunera handitzen doa.
- Karpin Abentura: beraien inguru naturalean bizi ezin diren animalia basatientzako gunea da. Inguru pareabean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Guztira, 55 espezietako 450 animalia baino gehiago bizi dira bertan.
Abantaila gehiago, HIRU3ko kideentzat
HIRU3 klubeko kide izateak abantailak baino ez ditu. Doako sarrerak eskuratzeaz gain, HIRU3k antolatzen dituen zozketa ezberdinetan har dezakezu parte eta hurrengo opariak eskuratu: '3 Ene Kantak' saioaren kamiseta, Ibaizabal argitaletxearen liburuak, pelikulak ikusteko sarrerak eta merchandising-a, besteak beste. Gainera, klubeko kideentzat soilik diren ekintzetara joateko aukera ere izango duzu.
Bestalde, zure urtebetetze egunean ere zorionduko zaitugu. Horretarako, beranduenez, zure urtebetetze eguna baino 20 egun lehenago zure urtebetetze argazkia igo behar duzu gure webguneko zorionak atalera. Modu horretan, dagokion asteko bideoarekin zorionduko zaitugu zure egunean.
HIRU3ko kide egiteak ere saria izan dezake. Hilabete bakoitzean kide egiten direnen artean, HIRU3ko opari sorta zozkatuko dugu. Hala ere, dagoeneko kide direnek ere zozketa honetan parte hartzeko aukera dute kide berriak gurera ekarrita.
Beraz, badakizu! Abantailarik galdu nahi ez baduzu, egin zaitez HIRU3ko kide! Animatu eta izan hiru!