eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

Parte hartu HIRU3ren inauterietako argazki lehiaketan

eitb.eus

HIRU3ko kideak inauterietan zein dotore mozorrotu diren ikusi nahi dugu. Horretarako, igo inauterietako zure argazkia, eta HIRU3ko opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara.

  • Jurgi, 2019ko inauterietako argazki lehiaketaren irabazlea

    Jurgi, 2019ko inauterietako argazki lehiaketaren irabazlea

Inauteriak hemen ditugu! Inauteriak, inauteak, aratusteak... izen ugari ditugu mozorrotzeko garaia izendatzeko.

Urtero bezala, egun batez beste norbait bilakatzeko aukera izango duzu: besteak beste, pailazo, sagu, cowboy, mediku, izurde, printzesa edo pirata izan zaitezke urteko sasoi honetan. Aurten ere, dotore mozorrotuko zarete, seguru, eta HIRU3n zuen mozorroak ikusteko irrikan gaude!

Nola mozorrotu zareten jakin nahi dugunez, inauterietako argazki lehiaketa bat antolatu dugu aurten ere. Horretarako, mozorrotuta agertzen zaren argazki bat igo behar duzu HIRU3 atariko argazkiak orrira. Inauterietako argazkiak igotzeko aukera izango duzue bertan, martxoaren 8ra arte.

Jasotzen ditugun argazkiak webgunean egongo dira ikusgai, eta HIRU3ko opari sorta bat zozkatuko dugu lehiaketa honetan parte hartzen duten guztien artean.

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela HIRU3 komunitateko kide izatea. Oraindik ez bazara HIRU3ko kide, egon lasai, oso erraza da-eta! Kide egin orrian sartu, eta bertan eskatzen zaizkizun datuak eman besterik ez duzu egin behar.

Animatu eta parte hartu! Zuen argazkien zain gaude!