3kluba
Zinema Euskaraz
"Boonie Bears: abentura historiaurrean", otsailaren 28tik aurrera, zinemetan
EiTB.EUS
Vick eta hartzak iraganean harrapatuta gelditu dira eta errealitatera itzuli nahi dute. Lortuko ote dute? HIRU3k pelikula hau ikusteko sarrerak zozkatuko ditu klubeko kideen artean.


Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Boonie Bears: abentura historiaurrean filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara otsailaren 28an. 2020an Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bigarren pelikula da.
Vick eta hartzak iraganean harrapatuta geratuko dira, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria.
Gure heroiak banatu egingo dira, eta Briarrek gerlari ausarta izan nahi duen Feifei otso gaztearekin egingo du topo. Bitartean, tribu batek Bramble eta Vick bahituko ditu eta tribuko liderra Vickerekin zeharo maiteminduko da.
Ez diote sekula horrelako abentura bati aurre egin. Lortuko al dute guztiak elkartu eta errealitatera itzultzea iraganean harrapatuta geratu baino lehen?
Leon Ding da filmaren zuzendaria.
Filma ikusteko sarrerak, HIRU3ko kideentzat
Boonie Bears: abentura historiaurrean zinema-aretoan ikusteko aukera emango die HIRU3k klubeko kideei. Bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu zinema-areto hauetan ikusteko: Donostiako Antiguo Berri zinema, Gasteizko Gorbeia zinema, Bilboko GOLEM Alhondiga edo Iruñeko GOLEM La Morea. Sarrerek otsailaren 29ko eta martxoaren 1eko emanaldietarako balio dute.
Lortu Boonie Bears: abentura historiaurrean ikusteko sarrerak