eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2020/03/04

13:08

3kluba

ZOZKETA

Oier Beaskoetxeak irabazi du otsailean kide berrien artean egindako zozketa

EiTB.EUS

Hilero zozkatuko dugu HIRU3ko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Dagoeneko bazkide direnek ere zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarrita.

  • HIRU3ko opari sorta

    HIRU3ko opari sorta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Otsailean bazkide egin direnen artean, HIRU3ko opari sorta zozkatu dugu, eta Oier Beaskoetxea izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diskoa, itsulapikoa, estutxe magikoa eta beste hainbat opari jasoko ditu Oierrek. Zorionak!

Halaber, hilero egingo dugu HIRU3ko opari sorta baten zozketa hil horretan bazkide egiten direnen artean. Ondorioz, martxoan zehar HIRU3ko kide eginez gero, aipatutako zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek zozketan parte hartzeko aukera

Gainera, lehendik kide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, HIRU3 klubera kide berri bat ekarrita. Horretarako, kide berriaren datuak kide gunea orrian sartzean, bere kide zenbakia sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan bazkide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetara eta PortAventura joateko sarrera bat doan, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera…

Animatu! Egin zaitez HIRU3ko kide! Izan hiru!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • 3Kluba
  • ;