eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

LEHIAKETA

Ibai Aizpuruak irabazi du inauterietako argazki lehiaketa

EiTB.EUS

Ibai Tintin pertsonaiaz mozorrotu da eta berak eskuratu du HIRU3ko opari sorta. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.

  • Ibai Aizpurua

    Ibai Aizpurua

Otsailaren amaieran jarri genuen martxan inauterietako argazki lehiaketa eta ordutik 237 argazki jaso ditugu. Ekimenaren arrakasta ikaragarria izan da eta bidali dizkiguzuen argazki guztiak argazki galerian argitaratu ditugu webgunean, zein baino zein politago.

Era askotako mozorroak ikusi ditugu: marrazki bizidunetako pertsonaika, pailazoak, printzesak, piratak, superheroiak, sorginak, suhiltzaileak, euskal mitologiako pertsonaiak, animaliak… Hori da hori irudimena zuena!

Argi dago primeran pasa duzuela. Guk ere ederto pasatu dugu zuek ikusita, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu gure lehiaketan parte hartzeagatik!

Webgunean, 200 argazki baino gehiago jarri ditugu. Sar zaitezte web orrian, eta ikusi zein dotore zaudeten!

HIRU3ko opari sorta bat irabazleentzat

Inauterietako argazki lehiaketan parte hartu duten bazkide guztien artean HIRU3ko opari sorta zozkatu dugu eta Hondarribiko Ibai Aizpurua izan da irabazlea. Ibai Tintin pertsonaiaz mozorrotu da.

Zorionak irabazleari eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba