eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

DATA ALDAKETA

BreakOnStage jaialdia ekainaren 13ra atzeratu da

Jaialdiaren antolatzaileek, Arriola eta Logela elkarteek, agintarien neurriak eta gomendioak jarraituz hartutako erabakia da. HIRU3 klubak martxan zuen zozketa ere atzeratu egingo da.

  • BreakOnStage ekainaren 13ra atzeratu da

    BreakOnStage ekainaren 13ra atzeratu da

Martxoaren 21erako iragarrita zegoen BreakOnStage jaialdia ekainaren 13ra atzeratuko da eta programazioa, espazioa eta ordutegia mantenduz; arratsaldeko 17:30etik aurrera, Bilbao Arenan.

Jaialdiaren antolatzaileek, Arriola eta Logela elkarteek, agintarien neurriak eta gomendioak jarraituz hartutako erabakia da.

Aurrez erositako sarrerek data berrirako balio dute. Nahi duenak sarreren diru kopurua berreskuratu dezake www.breakonstage.com webguneko hasierako orrian agertzen diren pausuak jarraituz.

HIRU3k martxan zuen zozketa ere atzeratuta

Erabaki honen ostean, BreakOnStage jaialdira joateko HIRU3 klubak martxan zuen sarreren zozketa ere atzeratu egingo da. Dena den, martxan zegoen zozketan parte hartu duten bazkideen zerrenda gorde egingo da eta, beraz, ez dute berriro ere izena eman beharrik izango.

Hala ere, ekitaldia data berrian izanda, aurreko zozketan izena eman duen kideren batek zozketa berrian parte hartu nahiko ez balu, uko egin diezaioke parte hartzeari eta hori emailez jakinarazi beharko du hiru3@eitb.eus helbide elektronikora idatzita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba