eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

MARRAZKI BIZIDUNAK, 24 ORDUZ

Euskarazko marrazki bizidunak ikusgai, HIRU3ko euskarri guztietan

Etxean gauden garai honetan, ikus itzazu euskarazko marrazki bizidunak telebistan, HbbTV zein Smart TVan, webgunean eta HIRU3 app-an.

  • Marrazki bizidunak HIRU3ko euskarrietan, eguneko 24 orduetan

    Marrazki bizidunak HIRU3ko euskarrietan, eguneko 24 orduetan

Etxean gauden garai honetan ere, euskarazko marrazki bizidunak ikusi ahal izango dira HIRU3ko euskarri guztietan, eguneko 24 orduetan. 

Euskal Telebistaren hirugarren katean, egun osoan zehar, marrazki bizidun ezberdinak eta ikuskizunak izango dira ikusgai. Gainera, HbbTV eta Smart TV bidez ere ikusi ahalko dituzu marrazki bizidunak. Hurrengo albistean duzu HbbTV eta Smart TV gailuei buruzko informazioa.

Halaber, webgunean eta HIRU3 app-an, noiznahi eta nonahi aukeratu ahal izango duzu ETBko zein marrazki bizidun ikusi nahi duzun. Aplikazioa mugikorrean zein tabletean deskarga dezakezu. Edukiak adinaren arabera sailkatuta daude, hiru tartetan: 0-4, 5-7 eta 8 urtetik gorakoentzako edukiak. Azken horien kasuan, edukiak ikusi ahal izateko, kontrol proba bat gainditu beharko da; eragiketa matematiko bat, hain zuzen ere.

HIRU3 app-a deskargatzeko pausoak

EiTB eta Gaztea aplikazioen gisara, PlayStore edo APP Store erabilita deskarga daiteke HIRU3 aplikazioa: lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa dutenentzat da; bigarrena, berriz, iOS sistema duten sakelakoentzat.

Marrazki bizidunak eta saio gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak, modu erosoan, nahi duzunean ikusteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba