eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGAZKI ETA BIDEO LEHIAKETA

Etxean egon beharreko denbora zertan pasatzen duzun ikusi nahi dugu!

eitb.eus

HIRU3ko kideak egun hauetan zer egiten ari diren ikusi nahi dugu. Horretarako, igo itzazu zure argazkiak eta bideoak, eta HIRU3ko opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara.

  • Argazki eta bideo lehiaketa

    Argazki eta bideo lehiaketa

Etxean igaro behar ditugun egun hauetan, egunak luzeagoak direla ematen du, eta badakigu denetik egiten duzula orduak ahalik eta modurik atseginenean pasatzeko.

Egun dibertigarriak pasatzea nahi dugu, eta hainbat ideia proposatzen dizkizugu horretarako: ikasturtea hasi zenetik Urbik egin dituen marrazkiak egin eta liburuak irakurri, "3 Ene Kantak"en abestien pausoak ikasi eta dantzatu, gure webguneko eskulanak egin eta jokoetan jolastu, jatekoak prestatu, ipuinak idatzi...

Egiten duzuna egiten duzula, zertan zabiltzan ikusi nahi dugu, eta, hori dela eta, "Etxean geratuko naiz" ekimena sortu dugu. Egiten duzuna egiten duzula, zertan zabiltzan ikusi eta besteekin elkarbanatzea nahi dugu. Horretarako, argazki eta bideo lehiaketa jarri dugu martxan. Parte hartzeko, zure argazkiak eta bideoak igo behar dituzu gure webgunean aurki dezakezun Etxean geratuko naiz atal berezira. Guztira 10 eduki igo ditzakezu. Bideoak horizontalean grabatuta igo behar dira.

Edukiak webgunera igotzeko arazoak badituzu, hiru3@eitb.eus helbide elektronikora bidal ditzakezu, bazkide zenbaki eta izen-abizenekin batera.

Jasotzen ditugun edukiak webgunean egongo dira ikusgai, eta HIRU3ko opari sorta bat zozkatuko dugu lehiaketa honetan parte hartzen duten guztien artean.

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela HIRU3 komunitateko kide izatea. Oraindik ez bazara HIRU3ko kide, egon lasai, oso erraza da eta! Kide egin orrian sartu, eta bertan eskatzen zaizkizun datuak eman besterik ez duzu egin behar.

Animatu eta parte hartu! Zuen irudien zain gaude!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba