eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

IZAN HIRU3!

HIRU3ren eduki proposamena, etxeko egonaldia modu entretenigarrian pasatzeko

EiTB.EUS

Etxeko egonaldia umeekin modu entretenigarrian eta goxoan igarotzeko hainbat eduki proposamen ditugu zuentzako prest HIRU3ko webean eta APPan, nonahi eta noiznahi eskuragai izateko.

  • HIRU3ko proposamenak

    HIRU3ko proposamenak

Haurrekin etxean ordu asko igaro beharko ditugun garai honetan, etxeko egonaldia modu goxoan eta entretenigarrian pasatzeko hainbat proposamen helarazi nahi dizkizuegu.

"3 Ene Kantak" webean, besteak beste, Margolanak, Dantzateka eta Atxa Mitxa atalak dituzue.

Margolanak atalean, Urbik margolan sinple bat erraz marrazten erakusten die etxeko txikienei. Dantzateka atalean, berriz, "3 Ene kantak"eko Nerek eta Enekok emandako azalpenekin, asteko bideokliparen pausoak ikasteko aukera daukate haurrek. Eta umeen irakurketa bultzatu nahi bada, Atxa Mitxa atalean eta 3TXULO saioko webean, haurrentzako liburu gomendioak dituzue.

Halaber, irudimenari lekua egin eta eskulanak egin nahi badituzue, HIRU3ko webean, besteak beste, eskulan ezberdinak egiten ikasteko bideoak, marrazkiak egiteko ereduak eta margotzeko marrazkiak dituzue. Eta txikienek jolasak nahi badituzte, hainbat jolas ditugu eskaintzeko, hala nola, denbora-pasak, trebetasuna eta ezagutza neurtzeko jokoak.

Eta gogoratu, aipatutako eduki horiek guztiak HIRU3ko Webean eta APPan nonahi eta noiznahi dituzula eskuragai.

Egun hauetan ere, IZAN HIRU3!