eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Euskarri digitaletan

“Bitartean, etxetik ikasten” saioa, HIRU3ko euskarri teknologikoetan ere ikusgai

EiTB.EUS

Astelehenetik ostiralera ETB3n eta HIRU3ko webean eskaintzeaz gain, HIRU3ko eta EiTBko euskarri teknologiko eta aplikazioetan ikus daiteke saioa, osotasunean eta ikasgaika adin tarteka antolatuta.

  • 'Bitartean, etxetik ikasten'

    'Bitartean, etxetik ikasten'

"Bitartean, Etxetik Ikasten" Jaurlaritzak eta EiTBk bultzatutako saio berriaren helburua ikasleen hezkuntza-prozesua erraztea da. Eskaintzen diren edukiak Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat dira, baina, batez ere, etapa horretako 1. eta 4. maila bitarteko neska-mutilentzat. Hezkuntza-saio hau euskaraz eskaintzen da, eta dagozkien curriculumei lotutako edukiak biltzen ditu.

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara, ETB3n eta HIRU3ko webean eskaintzeaz gain, HIRU3ko eta EiTBko euskarri teknologiko eta aplikazioetan ere dugu ikusgai saioa bere osotasunean, eta ikasgaika adin tarteka antolatuta.

Besteak beste, ondorengo euskarri teknologiko eta aplikazioetan duzu eskuragai saioa bere osotasunean, eta ikasgaika adin tarteka antolatuta, noiznahi eta nonahi:

-"Bitartean, etxetik ikasten" webean

-Hiru3 APPan

-Smart TV telebista konektatuetan (HbbTV eta Android TV)

-EiTB Nahieranen

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Hezkuntza
  • 3Kluba