eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrentzako filmak

Haurrentzako euskarazko filmak 3 klubaren euskarri teknologikoetan ikusgai

EiTB.EUS

Umeentzako euskarazko filmak eskuragai daude, noiznahi eta nonahi ikusi ahal izateko, 3 klubeko webean, APPan eta Smart TV telebista konektatuetan (HbbTV eta Android), adin tarteka antolatuta.

  • Haurrentzako filmak

    Haurrentzako filmak

3 klubaren webean, APPan eta Smart TV telebista konektatuetan (HbbTV eta Android) haurrentzako euskarazko filmak eskuragai daude, noiznahi eta nonahi ikusteko. 0-4 eta 5-7 adin-tarteetan, "Haurrentzako filmak" aukera dago, eta bertan klik eginez gero, umeentzat diren euskarazko pelikulen zerrenda luze bat eskaintzen da. Hala nola, "Itsasontziak. Erreskatean!", "Alfonbra magikoa" eta "Ardiak eta Otsoak".

"Itsasontziak. Erreskatean!"

Filmeko protagonista, Elias, salbamenduko itsasontzi gaztea da. Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi hiritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatatzera joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utziko ditu eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz. Simen Alsvikek zuzendutako filma da.

"Alfonbra magikoa"

Mila eta bat gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan handizale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat. Karsten Kiilerich da filmeko zuzendaria

"Ardiak eta otsoak"

"Ardiak eta otsoak" urruneko lurralde magiko bateko otsoen kanpalekuan kokatzen da. Otso taldeko buru izateko bi otsoren arteko borroka kontatzen du: batetik, Ragaer anker eta indartsua dago, eta, bestetik, hari aurre egiten saiatuko den Gris izenekoa.

Borrokaz haratago, maitasun eta magia kontuak tartekatzen dira istorioan zehar; adibidez, zer gertatuko litzateke otso bat bere kobazuloan dagoela ardi bihurtuko balitz? Erantzunak "Ardiak eta otsoak" pelikulan aurkituko dituzte ikusleek. Andrey Galat eta Maxim Volkov ditu zuzendari.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba