eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Sentsibilizazio-kanpaina

Maskara eta eskularruen hondakinak ongi kudeatzeko jarraibideak

EiTB.EUS

Ingurumen Sailak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du maskara eta eskularruen hondakinak behar bezala kudeatzeko.

  • #Jasoeskularrua

    #Jasoeskularrua

Covd-19aren aurkako babes-objektuak kaleetan eta espazio naturaletan botatzea ekiditeko jarraibideak zehaztu dituzte, ‘Jaso eskularrua’ izenburupean.

Hartara, maskarak, eskularruak eta koronabirusaren eraginpean egondako bestelako objektu batzuk etxeko zaborra botatzeko hondar-frakzioko edukiontzira botatzea lortu nahi da, eta ez edukiontzi horira. Horrela sahiesten baita birziklapena eragiten duten hondakinen zirkuituetan lan egiten duten pertsonak SARS-CoV 2 birusaren eraginpean jartzea.

Babes-pantailak nola garbitu behar dira?

Babes-pantailei dagokienez, zera gomendatzen da: 70º eta 90º bitarteko kontzentrazioko alkohol etilikoa erabiliz egindako garbiketen ostean berrerabiltzea, hori baita desinfekzioa bermatzeko tenperatura egokia. 

Ingurumen Sailak eta Ihobek gogorarazi nahi dute banakako erantzukizuna funtsezkoa dela Covid-19aren aurkako borrokan eta maskaren erabilera derrigorrezkoa dela espazio publiko irekietan eta itxietan, baldin eta ezin bada 1,5 metroko distantzia mantendu pertsonen artean.