3kluba
HIRU3 KLUBA
Udako argazki lehiaketan parte hartzeko epea abuztuaren 31n amaituko da
EiTB
Uda garaiko zuen argazkirik onenak, dibertigarrienak, politenak ikusi nahi ditugu. Igo udako zure argazkia eta HIRU3ko opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara. Animatu eta parte hartu!
-
Bidali udako oporretako argazkiak
Uda heldu da dagoeneko, eta oporrez gozatzen hasteko garaia da! Urtero bezala, HIRU3 komunitatetik uda garaiko zuen argazkirik onenak, dibertigarrienak, politenak ikusi nahi ditugu. Horregatik, HIRU3ko kide bazara, igo itzazu zure argazkiak gure webgunera. Parte hartzen duzuen guztien artean HIRU3ko opari sorta bat zozkatuko dugu!
Argazkiak igotzeko, argazkiak orrira jo behar duzue, eta han izango duzue udako oporretako argazkiak igotzeko aukera, abuztuaren 31ra arte. Guztira 10 argazki igo ditzake bazkide bakoitzak.
Gogoratu lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa dela HIRU3 klubeko bazkide izatea. Beraz, oraindik ez bazara, kide egin orrian sartu, eta egin bazkide.
HIRU3ko opari sorta irabazlearentzat
Parte hartzen duten bazkide guztien artean, HIRU3ko opari sorta zozkatuko dugu. Gainera, jasotako argazki guztiak HIRU3ko webgunean zein ETB3n izango dira ikusgai.
Animatu eta parte hartu! Zuen argazkien zain gaude!