eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

PortAventurarako sarrera

PortAventura Parkerako sarrera doan HIRU3 klubeko kideentzat

EiTB.EUS

HIRU3ren eta imaginKidsen eskutik, PortAventura Parkera joateko sarrera doan lortuko dute HIRU3ko kideek. Leihatilan posta elektronikoan jasotako kupoia eta imaginKids APPa erakutsi beharko dira.

  • PortAventurara joateko kupoia

    PortAventurara joateko kupoia

Beste urte batez, HIRU3ko kideek PortAventura Parkera joateko sarrera bat eskuratu ahalko dute doan, HIRU3ren eta imaginKidsen eskutik. Gaur bertan, HIRU3ko kide guztiek PortAventura Parkera joateko 2x1 eskaintza duen kupoi bat jasoko dute euren helbide elektronikoetan. Horrela, helduentzako sarrera bat erosita, haurraren sarrera doan lortuko dute bazkideek.

Abantailaz gozatzeko, posta elektronikoan jasotako kupoia eta mugikorrean deskargatutako imaginKids aplikazioa aurkeztu beharko dira PortAventura Parkeko leihatiletan. Modu horretan, helduen sarrera erosita junior sarrera bat jasoko da doan.

Kupoia 2020ko uztailaren 8tik 2021eko urtarrilaren 10era arte erabili ahalko da, betiere, egutegiaren arabera. Covid-19aren ondorioz, atrakzio batzuen erabilera aldi baterako mugatuta egon daiteke. Ikuskizunak bertan behera utzi dituzte irailera arte.

Oparia emateko mezurik jaso ez baduzue, jarri gurekin harremanetan 94 656 31 22 telefono-zenbakira deituta edota idatzi hiru3@eitb.eus helbidera, eta zuen datuak egiaztatuko ditugu; izan ere, baliteke gure datu-basean gordeta ditugun helbideak zuzenak ez izatea edota eguneratu gabe egotea.

Animatu lagunak eta anai-arrebak HIRU3ko kide izatera. Oraindik ez badira, lasai, oso erraza baita. Orri hau bete, eta bertan azaltzen diren urratsei jarraitu besterik ez duzu egin behar.

Urtean zehar, opari, zozketa eta abantaila gehiago izango ditugu; beraz, adi-adi egon!