3kluba
ESTREINALDIA
"Bihurri" filmaren estreinaldia, abuztuaren 21ean, Zinema Euskarazen eskutik
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programa bueltan da! "Bihurri" filma estreinatuko da abuztuaren 21ean, eta estreinaldira joateko sarrerak zozkatu ditu HIRU3k klubeko bazkideen artean.


Hilabete batzuetako geldialdiaren ostean, Zinema Euskaraz bueltan da! Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Bihurri filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara abuztuaren 21ean.
Bihurri izeneko txakurra da pelikula honetako protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, Bihurri hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik izango da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte.
Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren ilobengandik iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia bereganatzeko erabili nahiko baitute.
Kevin Johnson da filmaren zuzendaria, Alvin eta urtxintxak filmaren zuzendaria eta animazio gainbegiralea.
Filma ikusteko sarrerak, HIRU3ko kideentzat
Bihurri filmaren estreinaldira joateko aukera emango die HIRU3k klubeko kideei. Bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu hurrengo zinema-aretoetan ikusteko: Bilboko Golem Alhondiga eta Multicines 7 aretoetan, Donostiako Principe zinemetan, Gasteizko Gorbeia zinemetan eta Errenteriako Niessen zinemetan. Sarrerek abuztuaren 21eko emanaldietarako balio dute.