3kluba
ZINEMA EUSKARAZEN ESKUTIK
"Koko dragoi txikia oihanean" irailaren 11n iritsiko da zinema-aretoetara
"Koko dragoi txikia oihanean" filma estreinatuko da irailaren 11n Zinema Euskaraz programaren baitan, eta filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditu HIRU3k klubeko kideen artean.


Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Koko dragoi txikia oihanean filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara irailaren 11n.
Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Koko su dragoi txikia eta Oskar gourmet dragoia, berriz, etsita daude beren lagunik onenari, Matilda arantzurdeari, ez diotelako eurekin bidaian joaten uzten, dragoia ez delako.
Gauzak horrela, Matilda udalekura eramango dituen itsasontziaren barruan ezkutatzea erabaki dute. Beren bizitzako oporrik onenak izango dira hauek!
Tony Power da filmaren zuzendaria.
Zozketak, HIRU3ko kideentzat
Koko dragoi txikia oihanean filmaren estreinaldira joateko aukera emango die HIRU3k klubeko 14 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu hurrengo zinema-aretoetan ikusteko: Bilboko Golem Alhondiga eta Multicines 7 aretoetan, Donostiako Principe zinemetan, Gasteizko Gorbeia zinemetan, Errenteriako Niessen zinemetan, Getxo Zinemak aretoetan eta Durangoko Zugaza aretoan. Sarrerek irailaren 11ko emanaldietarako balio dute.
Lortu Koko dragoi txikia oihanean filma ikusteko sarrerak
Gainera, laster, pelikularekin lotutako beste zozketa bat egingo dugu HIRU3 klubeko bazkideen artean. Adi egon!