eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

18:00etatik aurrera

BreakOnStage irailaren 26an izango da, Bilbao Arenan

EiTB.EUS

HIRU3k bost sarrera bikoitz zozkatu ditu klubeko kideen artean kultura urbanoen adierazpenak erakusten dituen jaialdi honetan gozatzeko aukera emateko.

  • 'Break on Stage'

    'Break on Stage'

Beste urte batez, BreakOnStage, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, irailaren 26an ospatuko da Bilbao Arenan. 18:00etatik 19:30era, mundu osoko punta-puntako hainbat artistak espezialitate ezberdinetako ikuskizunak taularatuko dituzte Bilboko pabiloian.

Erreferentziazko ikuskizun hau, egoera sozio-sanitario berrira egokitu da: edukiera nabarmen murriztu da eta segurtasun-protokolo bat diseinatu da COVID-19ren aurrean. Informazio guztia jaialdiaren webgunen dago eskura.

Bilbao Arenako kantxako agertoki ezberdinetan dantza, musika, kirol eta kultura urbanoen munduko beste zenbait adierazpen jorratuko dituzten ikuskizunak eskainiko dituzte, ordu t'erdiz.

Iker Villak aurkeztuko duen jaialdiak hainbat ardatz izango ditu. Aretoko breakdance lehiaketa egingo da, eta, besteak beste, gaur egun munduko txapeldunak diren Last Squad frantziarrak lehiatuko dira; baita Circle Of Trust eta Fell The Sound taldeak ere. BMX eta Scooter kirol urbanoen ikuskizunak ere ez diraa faltako.

Bost Urban Dance txapelketan, berriz, 6 talde onenak final handian egoteko txartelaren bila arituko dira.

Halaber, Miribillara bertaratzen direnek bestelako ikuskizun batetaz gozatzeko aukera ere izango dute, zirkua eta dantza konbinatzen dituen "Indala Dance Thear"  ere bertan izango baita.

Jaialdi izugarri hau, Gaztearen webgunean zuzenean eskainiko da 18:00etatik aurrera, streaming bidez.

Sarrerak, HIRU3ko kideentzat

BreakOnStage jaialdira joateko aukera eman die HIRU3k klubeko bazkideei. Horregatik, bost sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten bazkideen artean. Zorionak irabazleei!

BreakOnStage jaialdira joateko sarreren irabazleak!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak